86. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio-unitatearen 2B lurzatian. Behin betiko onespena

Zabaltzako Udalak, 2026ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio-unitatearen 2B lurzatian, Esther Villamor Hurtadok eta Carlos Gómez-Catalán Garcíak sustatua.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoarekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arraitzan, 2026ko martxoaren 9an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2603937