86. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia S-4 unitatean (San Miguel industrialdea). Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2026ko otsailaren 25ean egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen aho batez hiri-jarduketarako plan berezi bat S-4 unitatean (San Miguel industrialdea), eraikuntza-lerrokaduretatik kanpoko lurzati libre pribatuetan, zeinek industria-erabilera baitute hiri-lurzoru finkatuan (24. artikulua aldatzea Villatuertako San Miguel industrialdeko Plan Partzialean).

Iragarki hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2027 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunera igortzea Villatuertako San Miguel industrialdeko S-4 unitateko hiri-jarduketarako plan bereziari dagokion behin betiko onetsitako agiria, erabakiarekin eta espedienteko txostenekin batera, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluaren arabera (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta aditzera ematea zer errekurtso aurkez daitezkeen erabaki honen aurka, zeinak amaiera ematen baitio administrazio bideari.

Villatuertan, 2026ko martxoaren 16an.–Alkate udalburua, María José Calvo Meca.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2604177