86. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Puiuko Udalak, 2026ko martxoaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen tokiko ehiza-barruti baten eraketa sustatzea, Puiuko udal-mugarte osoa hartuko duena, Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoaren babesean.

Horrenbestez, Puiuko udal-mugartean sartutako lurren jabe guztiei adierazten zaie ezen, ez badute baimentzen beren jabetzak ehiza-barrutian sartzea, eskabide bat aurkeztu beharko dutela Udalaren Erregistro Orokorrean, honako hauek adierazita: jabearen izena, eta zer jabetza utzi nahi den barrutitik kanpo (poligonoa, lurzati-zenbakia eta azalera).

Eskabide hori hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tokiko ehiza-barrutian sartutako lurren jabeek ez badute eskabiderik aurkezten, berariaz adierazteko ez dutela baimentzen lur horiek barrutian sartzea, ulertuko da baimena isilbidez eman dutela.

Puiun, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2604891