86. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa hirigintzako araudi partikularrean, 33. artikuluko 33.3 apartatuan. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2026ko martxoaren 27ko ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Puiuko Udal Plan Orokorrean aldaketa egituratzaile bat egiteko agiria, zeinaren bidez aldatzen baita hirigintzako araudi partikularraren 33. artikuluko 33.3 apartatua, espedientean jasotako baldintzetan. Agiria Daniel Sainz Maisterra arkitektoak idatzi du 2026ko otsailean, eta Javier Sánchez Quijera da sustatzailea. (303/2025 espedientea).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena).

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal-bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (http://pueyo.sedelectronica.es).

Puiun, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkateordea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2604873