2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Turismo-kanpamentuaren plan bereziaren hirigintzako araudia
Argitara ematen dira turismo-kanpamentuaren plan bereziaren hirigintzako arauak, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoarekin eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin. Plan berezi hori behin betiko onetsi zen Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren irailaren 7ko 1220/1999 Ebazpenaren bidez.
Horiek horrela, jarraian txertatu da plan berezi horren hirigintzako araudia.
Garesen, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.
Turismo-kanpamentuaren plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2603248