2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Udalbatzako kideen ordainsariak
Kontuan izanik zer ezartzen den, udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei dagokienez, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan.
Azaldutako guztiarekin bat, Azkoiengo Udalak, 2026ko martxoaren 27ko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:
"Zenbateko hauek ezartzea kalte-ordain gisa:
- 50 euro, alkatetzaren baimenarekin Iruñera egindako bidaia bakoitzeko, eta 16 euro autobideko bidesariengatik, ordainagiriak aurkeztuta.
- 20 euro, ibilgailuaren titularrarentzat, alkatetzaren baimenarekin Tafallara egindako bidaia bakoitzeko, eta 7 euro autobideko bidesariengatik, ordainagiriak aurkeztuta.
- 35 euro, ibilgailuaren titularrarentzat, alkatetzaren baimenarekin Tuterara egindako bidaia bakoitzeko, eta 7 euro autobideko bidesariengatik, ordainagiriak aurkeztuta.
Gainerako bidaiak ibilgailuaren titularrari ordainduko zaizkio, Nafarroako Gobernuko langileentzat kilometro-ordainari buruz ezarrita dagoenaren arabera".
Iragarki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, bat etorriz 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoarekin (7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa).
Azkoienen, 2026ko apirilaren 7an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2605185