2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
2026ko 2., 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2026ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17an, 2026ko 2., 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
2/2026 AURREKONTU-ALDAKETA:
GASTU-PARTIDA:
1 15330 2120000 "Hirigintzako hainbat eraispen, Lechuga kalea", 144.000,00 euro.
FINANTZAKETA: KREDITU-GEHIGARRIA, HONAKO PARTIDA HAUETATIK:
87000 "Diruzaintza-geldikina gastu orokorretarako", 144.000,00 euro.
3/2026 AURREKONTU-ALDAKETA:
GASTU-PARTIDA:
1 15310 6000000 "Lurzatiak erostea", 35.000,00 euro.
FINANTZAKETA: APARTEKO KREDITUA, HONAKO APLIKAZIO HONETATIK:
87000 "Diruzaintza-geldikina gastu orokorretarako", 35.000,00 euro.
4/2026 AURREKONTU-ALDAKETA:
GASTU-PARTIDA:
1- 45400 6000000 "Bideak konpontzea", 50.000,00 euro.
FINANTZAKETA: KREDITU-GEHIGARRIA, HONAKO APLIKAZIO HONETATIK:
87000 "Diruzaintza-geldikina gastu orokorretarako", 50.000,00 euro.
5/2026 AURREKONTU-ALDAKETA:
GASTU-PARTIDA:
1 15320 6190001 "Urak bideratzea Molino kalean", 40.000,00 euro.
FINANTZAKETA: APARTEKO KREDITUA, HONAKO APLIKAZIO HONETATIK:
87000 "Diruzaintza-geldikina gastu orokorretarako", 40.000,00 euro.
Mendabian, 2026ko apirilaren 14an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2605555