86. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Ordenantza fiskala, ur-horniduraren tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2026ko martxoaren 26ko ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea Ur-horniduraren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean; zehazki, ordenantza horren 6. artikuluko A, D eta E apartatuetan, eta 14. eta 15. artikuluetan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irunberrin, 2026ko apirilaren 7an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2605169