86. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 51. lurzatian. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2025eko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat.

Jendaurrean egon da, iragarkia paraturik 2025eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 11n, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Xehetasun-azterketa behin betiko onetsi zen 2026ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Muetzen, 2026ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Juan Antonio Urra Caro.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2603930