2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOÑERRI
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako udal-ordenantza. Hasierako onespena
Goñerriko Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako udal-ordenantza.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.
Goñerrin, 2026ko apirilaren 7an.–Alkatea, Eduardo Urmeneta Armendariz.
Iragarkiaren kodea: L2605256