2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Hiri-jarduketarako plan berezia, Espartza Galarko 10. poligonoko 55. lurzatian. Behin betiko onespena
Galarko Udalak, 2024ko martxoaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Espartza Galarko 10. poligonoko 55. lurzatian, Juan Luis Aldave Agorretak sustatua.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, horrela aplikatuz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Getze Galarren, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2603065