86. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1383. eta 1384. lurzatietan (Pío Baroja zeharkalea). Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2026ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat 3. poligonoko 1383. eta 1384. lurzatietan (Pío Baroja zeharkalea), Mikel Ganuza Fernándezek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2026ko martxoaren 12an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2604667