2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie 2026ko uztailaren 3an bukatuko dela borondatez ordaintzeko epea, 2026. urteko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako (zirkulazioaren gaineko udal-zerga).
Cortesko edozein banku-sukurtsaletan ordaindu beharko dira helbideratu gabeko ordainagiriak.
Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, 2026ko maiatzaren 4an.
Epe hori iragandakoan, Agentzia Exekutibora igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cortesen, 2026ko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2605485