2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
2026ko lan-egutegia
Ikusirik 390/2025 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko martxoaren 18an egin bilkuran,
ERABAKITZEN DU:
1. Jaiegunen 2026ko egutegia onestea Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileendako; hona hemen:
–Urtarrilaren 1a.
–Urtarrilaren 6a.
–Martxoaren 19a:
–Apirilaren 2a.
–Apirilaren 3a.
–Apirilaren 6a.
–Maiatzaren 1a.
–Uztailaren 7a (tokiko jaieguna).
–Abuztuaren 15a.
–Urriaren 12a.
–Azaroaren 2a.
–Abenduaren 3a.
–Abenduaren 8a.
–Abenduaren 25a.
Halaber, gehiegizko lanaldia dela eta, honako hauek deklaratzen dira jaiegun:
–Urtarrilaren 2a.
–Martxoaren 20a.
–Uztailaren 6a.
–Abenduaren 4a.
–Abenduaren 24a.
2. Urteko benetako lanorduen kopurua 1.592 izanen da:
–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
–Jendea hartzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.
3. Baliogabe deklaratzen dira, 2026an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako xedapen honetan ezarritakoak: Ebazpena, Nafarroako Gobernuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena. Udal-bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago jaiegun deklaratu eta 2026ko lan-egutegian jaso diren horietan ere.
4. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktu bidez, Berriobeitiko Udalaren iragarki-taulan.
Berriobeitin, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2605306