2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, gizarte-hezitzailearen plaza bat betetzeko. Izendapena
2025eko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, irailaren 25ean, gizarte-hezitzailearen plaza bat betetzeko oposizio-lehiaketaren deialdia, eta 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, deialdi horren akats-zuzenketa argitaratu zen. Hala, oposizio-lehiaketako proben kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kalifikazio-epaimahaiak, 2026ko martxoaren 30eko bilkuran, erabaki zuen Regina García Hernández izendatzea, puntuaziorik handiena lortu duen izangaia baita.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (113/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena).
Noainen, 2026ko apirilaren 8an.–Mankomunitateko burua, María Carmen Tirapu Erro.
Iragarkiaren kodea: L2605329