86. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

38E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 9koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinean onesten duena "Tafalla eta Erriberri artean (Nafarroa) zaldain bat eta txirrindularientzako bide baten tartea eraikitzeko trazaduraren proiektua".

Behin-behinean onesteko aurkeztu da "Tafalla eta Erriberri artean (Nafarroa) zaldain bat eta txirrindularientzako bide baten tartea eraikitzeko trazaduraren proiektua".

Proiektu hau Tafalla eta Erriberri arteko lotura baten zatia da. Lotura horren bitartez, bi herrien arteko mugikortasun jasangarria sustatu nahi da, bizikletaz zein oinez modu seguruan mugitzeko aukera emanez, errepidea maila berean gurutzatu gabe. Gainera, San Gregorio ermitarako sarbide segurua bermatuko da.

Jarduketaren tartea N-121 errepidearen inguruan hasten da, 37+200 KPtik gertu, Barranquiel industrialdearen hegoaldean. Puntu horretan, errepidea zeharkatzen du oinezkoentzako zaldain baten bidez. Hortik, mendi hegalaren erditik doa bidea eta AP-15 autobidearen gaur egungo taularen azpitik igarotzen da, 49+500 KPtik gertu. Ondoren, trazadurak Zidakos ibaiaren eskuinaldean dagoen finkaren plataforma bilatzen du, ibaian beherako norabidean, eta finka inguratzen du Geróngo bidearekin lotu arte, Corral de Garro kortatik hurbil. Proiektatu den zaldaina bao bakarrekoa da, gutxi gorabehera 31,60 m-ko argi horizontala du estribuen artean, eta 5,59 m baino gehiagoko galiboa utziko du galtzadaren ardatzaren gainean.

N-121 errepidearen gainean galibo nahikoa izateko, egungo bidearen trazadura aldatu beharko da, bai eskuinaldean, bai ezkerraldean (San Gregorio ermitarako sarbidea). Bide horietarako proiektatu diren trazadurak oraingoen antzekoak dira.

Proiektatutako zaldainaren zeharkako ebakidurak, barnealdea neurtuta, 3,00 m zabal eta 2,59 m altu du. Bideek orain dutenaren antzeko zabalera dute, guztira 5 m-koa, bazterbideak eta bermak barne.

Zeharkako ebakidura 1,30 m-ko zabalerako bi erreik osatzen dute, eta 0,45 m-ko bermak dituzte alde banatan.

Zorua osatzeko, trazaduran, zabor-legar artifiziala (30 cm) eta hormigoizko zoladura (20 cm) paratuko dira, eta bideetan, zabor-legar artifiziala (25 cm) eta beroan egindako nahastura bituminosoa (9 cm). Zaldainaren taula hormigoi armatuzkoa izanen da.

Proiektuak beharrezko drainatzea eta argiteria dauka, eta ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratuko dira.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatzen dituen agiriak.

Ondorioz, bat etorriz Proiektu eta Obren Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuarekin (azaroaren 5eko 127/2025 Foru Dekretuak aldatua),

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinean onestea "Tafalla eta Erriberri artean (Nafarroa) zaldain bat eta txirrindularientzako bide baten tartea eraikitzeko trazaduraren proiektua".

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetzearen ondorioetarako. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Tafallako udaletxean.

4. Foru agindu hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren web-orrian, eta dagokion iragarkia igortzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau Tafallako Udalari jakinaraztea, iragarki-taulan argitara dezaten premiatuz, eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira eta Proiektu eta Obren Zerbitzura igortzea.

Iruñean, 2026ko apirilaren 9an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

ERANSKINA

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZA

FINKA

ZK.

JABEA

DESJ. AZALERA

m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

TAFALLAKO UDAL MUGARTEA

TF-01

Sos Mateo, María Luisa

1.942

6

165A

Lehorreko alorra

Zaratiegui Encaje, Domingo

Zaratiegui, Sos, Uxue

TF-02

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

505

6

142A

NA-132 errepidea

TF-03

Gómez González, Francisco

363

6

164A

Zoladura

TF-04

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

275

30

332A

N-121 errepidea

1.341

30

332B

N-121 errepidea

TF-05

Elizondo Mendia María Jesús

906

30

312A

Ureztalurreko alorra

TF-06

Nafarroako Foru Komunitatea (autobideak)

2.034

30

418A

Elkorra (AP-15)

Nafarroako Autobideak SA

TF-07

Tafallako Udala

1.282

30

317A

Zuhaitzak eta larreak

TF-08

Troyas Iceta, Francisco Javier

128

30

310B

Makaldiak

TF-09

Tafallako Udalaren herri-lurrak

1.104

30

314B

Larreak

TF-10

Urbasos Garzón, Javier

1.728

5

8A

Ureztalurreko alorra

Urbasos Garzón, María Mercedes

60

5

8B

Larreak

33

5

8D

Larreak

TF-11

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

305

5

9102

Erreka

TF-12

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

310

5

9120

Zidakos ibaia

TF-13

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

57

5

9104

Zidakos ibaia

TF-14

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

382

5

9162

Zidakos ibaia

TF-15

Tafallako Udala

59

5

9161

Bidea

Instalazio osagarriek ukitutako lurzatiak

FINKA

ZK.

JABEA

ALDI BAT. OKUP. AZALERA

m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

TAFALLAKO UDAL MUGARTEA

TF-05

Elizondo Mendia María Jesús

1.657

30

312A

Ureztalurreko alorra

UKITUTAKO ZERBITZUAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

ZK.

JABEA

EZARRITAKO ZORTASUNA

ml-m²

m²

EUSKARRIA-KUTX.

ALDI BAT. OKUP.

m²

ZERB. MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

TAFALLAKO UDAL MUGARTEA

TF-01

Sos Mateo, María Luisa

156

LE

6

165A

Lehorreko alorra

Zaratiegui Encaje, Domingo

Zaratiegui, Sos, Uxue

TF-03

Gómez González, Francisco

43

70

95

LE

6

164A

Zoladura

TF-04

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

7

18

45

LE

30

332B

N-121 errepidea

TF-08

Troyas Iceta, Francisco Javier

343

AC

30

310B

Makaldiak

Iragarkiaren kodea: F2605472