1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
70C/2026 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita honako akordio hau erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea: akordioa, Nafarroako abeltzaintzako merkataritzaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2026. urterako berrikusteari buruzkoa.
Aztertu da Nafarroako abeltzaintzako merkataritzaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2026. urterako berrikusteari buruzko akordioa (hitzarmenaren kode-zenbakia: 31001905011981), erregistro honetan 2026ko martxoaren 26an sartu dena, batzorde paritarioa osatzen duten enpresa-ordezkariek eta gehiengo sindikalak 2026ko otsailaren 9an sinatu ondoren.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta kontuan hartuta zer xedatzen den Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuan,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 8an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
NAFARROAKO ABELTZAINTZAKO MERKATARITZAREN HITZARMENEKO BATZORDE PARITARIOAREN AKTA
Iruñean, 2026ko otsailaren 9an, Nafarroako abeltzaintzako merkataritzarako hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioa bildu da. Honako erakunde eta ordezkaritza hauek osatzen dute:
Batetik, Nafarroako UGTren Zerbitzu, Mugikortasun eta Kontsumo Federazioa, Amaia Villanueva Fernández eta M.ª José Garrido Rascón, eta, bestetik, enpresa-ordezkariak, Nafarroako Harakinen Gremioa, Luis Zuazu Erroz eta Juan Carlos Mañú Zugasti. Ordezkari horiek lege gaitasuna dute akta hau izenpetzeko.
Ekitaldia hasita,
ERABAKITZEN DUTE:
Lehena.–Indarrean den hitzarmen kolektiboaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, soldatak berrikustea, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Akta honi erantsi zaio berrikuspena.
Bigarrena.–Langileen Estatutuaren 90. artikuluan xedatutakoa betetzeko, taulak lan agintaritza eskudunari igorriko zaizkio, erregistratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen. Horretarako, berariazko baimena ematen zaio Augusto Paredes Antón jaunari (NANa: 16015266K) izapide horiek egiteko.
Aztergai gehiagorik egon ez denez, bilera amaitutzat eman da, eta bertaratuek sinatu dute, froga eta adostasun ondorioetarako, dokumentu honen goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
SOLDATA-TAULAK | 2024. URTEA | 2025. URTEA | 2026. URTEA - %2,6KO IGOERA |
LANBIDE-KATEGORIA SOLDATA | OINARRIZKO SOLDATA (eurotan) | HITZARMENEKO PLUSA (eurotan) | GUZTIRA (eurotan) | OINARRIZKO SOLDATA (eurotan) | HITZARMENEKO PLUSA (eurotan) | GUZTIRA (eurotan) | OINARRIZKO SOLDATA (eurotan) | HITZARMENEKO PLUSA (eurotan) | GUZTIRA (eurotan) |
I. TALDEA.–AGINTARIAK |
1.–Zuzendaria | 1.580,64 | 237,10 | 1.817,75 | 1.623,31 | 243,50 | 1.866,83 | 1.665,52 | 249,84 | 1.915,36 |
2.–Langileen eta salerosketen burua | 1.440,36 | 215,53 | 1.655,89 | 1.479,25 | 221,35 | 1.700,60 | 1.517,71 | 227,11 | 1.744,82 |
4.–Sukurtsaleko, biltegiko, establezimenduko burua | 1.440,36 | 215,53 | 1.655,89 | 1.479,25 | 221,35 | 1.700,60 | 1.517,71 | 227,11 | 1.744,82 |
II. TALDEA.–OFIZIOKO PROFESIONALAK |
5.–Saltzaile nagusia | 1.410,15 | 211,50 | 1.621,65 | 1.448,23 | 217,21 | 1.665,44 | 1.485,88 | 222,86 | 1.708,74 |
5.–Saltzaile eta ebakitzailea, 1. mailako ofiziala, 1. mailako sukaldari-ofiziala | 1.352,35 | 202,86 | 1.555,21 | 1.388,87 | 208,33 | 1.597,20 | 1.424,98 | 213,75 | 1.638,73 |
5.–Saltzaile eta ebakitzailea, 2. mailako ofiziala | 1.280,86 | 192,15 | 1.473,00 | 1.315,44 | 197,33 | 1.512,77 | 1.349,64 | 202,46 | 1.552,10 |
5.–Saltzaile eta ebakitzailea, laguntzailea, sukaldari laguntzailea | 1.236,88 | 185,56 | 1.422,45 | 1.270,27 | 190,57 | 1.460,85 | 1.303,30 | 195,52 | 1.498,82 |
7.–Bigarren urteko ikastuna | 1.219,40 | - | 1.219,40 | 1.252,32 | euroak | 1.252,32 | 1.284,88 | euroak | 1.284,88 |
11.–Lehenengo urteko ikastuna | 1.058,40 | - | 1.058,40 | 1.105,07 | euroak | 1.105,07 | 1.133,80 | euroak | 1.133,80 |
III. TALDEA.–BILTEGIA ETA LOGISTIKA |
5.–Saltzaile bidaiaria, hiri-artekaria | 1.247,90 | 187,19 | 1.435,08 | 1.281,59 | 192,24 | 1.473,83 | 1.314,91 | 197,24 | 1.512,15 |
8 (*).–Gidaria, 1. motako gidabaimena (10 urte lanbidean) | 1.352,35 | 202,86 | 1.555,21 | 1.388,87 | 208,33 | 1.597,20 | 1.424,98 | 213,75 | 1.638,73 |
8 (*).–Gidaria, 1. motako gidabaimena | 1.280,86 | 192,15 | 1.473,00 | 1.315,44 | 197,33 | 1.512,77 | 1.349,64 | 202,46 | 1.552,10 |
8 (*).–Gidaria, 2. motako gidabaimena, eta banatzailea | 1.236,88 | 185,56 | 1.422,45 | 1.270,27 | 190,57 | 1.460,85 | 1.303,30 | 195,52 | 1.498,82 |
9.–Langilezaina, sehi espezializatua | 1.192,86 | 178,93 | 1.371,80 | 1.225,07 | 183,76 | 1.408,84 | 1.256,92 | 188,54 | 1.445,46 |
10.–Garbitzailea (orduko) | 9,04 | 1,37 | 10,41 | 9,29 | 1,41 | 10,69 | 9,53 | 1,44 | 10,97 |
IV. TALDEA.–ADMINISTRAZIOA |
3.–Administrazioburua | 1.440,36 | 215,53 | 1.655,89 | 1.479,25 | 221,35 | 1.700,60 | 1.517,71 | 227,11 | 1.744,82 |
4.–Kontularia eta administraria, 1. mailako ofiziala | 1.352,35 | 202,86 | 1.555,21 | 1.388,87 | 208,33 | 1.597,20 | 1.424,98 | 213,75 | 1.638,73 |
5.–Administraria, 2. mailako ofiziala | 1.280,86 | 192,15 | 1.473,00 | 1.315,44 | 197,33 | 1.512,77 | 1.349,64 | 202,46 | 1.552,10 |
7.–Administrari laguntzailea. Hirugarren urtekoa | 1.157,11 | 173,55 | 1.330,66 | 1.188,35 | 178,24 | 1.366,59 | 1.219,25 | 182,87 | 1.402,12 |
7.–Administrari laguntzailea. Bigarren urtekoa | 1.127,57 | 169,16 | 1.296,73 | 1.158,01 | 173,72 | 1.331,74 | 1.188,12 | 178,24 | 1.366,36 |
7.–Administrari laguntzailea. Lehen urtekoa | 1.104,84 | 165,50 | 1.270,34 | 1.134,67 | 169,97 | 1.304,64 | 1.164,17 | 174,39 | 1.338,56 |
Iragarkiaren kodea: F2605599