1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
118/2026 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita elikadurako teknikarien plaza huts bat betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako.
Abenduaren 18ko 147/2025 Foru Dekretuaren bidez, 2025. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetarako, zehazki, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokio.
Azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi bat onestea elikadurako teknikarien plaza huts bat betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bitartez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako.
2. Merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen oinarriak onestea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedaturikoarekin bat.
Iruñean, 2026ko martxoaren 30ean.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, María Ángeles Nuin Villanueva.
DEIALDIAREN OINARRIAK
1.–Xedea eta arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da elikadurako teknikarien plaza huts bat betetzea merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bitartez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako (plaza zenbakia: 71917).
1.2. Deialdi honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:
–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena.
–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.
–347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzea eta lanpostuak betetzea arautzen duena, azaroaren 6ko 97/2024 Foru Dekretuak aldatua (foru dekretu horrek arautzen du nola baloratu merezimenduak Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko).
–Gainerako arau aplikagarriak eta oinarri hauek.
1.3. Deialdiaren ondoriozko egintzak honako hauetako batean edo gehiagotan argitaratuko dira:
–Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko iragarki-taulan (Leire kalea 15, 31003 Iruña).
–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es/eu), "Lekualdatzeak" izeneko fitxan, dagokion kategoriaren barnean.
1.4. Deialdi honen xedea da elikadurako teknikarien plaza huts bat, 71917 zenbakiduna, betetzea merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bitartez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako.
1.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen merezimendu-lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa.
Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek, lanaldi osoko plaza bat hartzearekin batera, funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko plaza bat eskuratzeko. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.
1.6. Deialdi honetan plaza eskuratzen duten funtzionarioek, estatutupeko langileek edo lan-kontratudun finkoek unean uneko xedapenen arabera dagozkien ordainsariak jasoko dituzte.
1.7. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.
1.8. Plaza bat lortzen duena plaza dagoen lantokiari organikoki lotuta geldituko da.
2.–Betebeharrak.
2.1. Merezimendu-lehiaketa honetan onartuak izateko, betebehar hauek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
2.1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileak izatea, zein diren ere haien araubide juridikoa eta egoera administratiboa:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, estatutupeko langilea edo lan-kontratudun finkoa izatea, B maila edo taldekoa.
b) "Osasungintzako diplomadunak" estamentuko eta "Elikagaien Zientziak eta Teknologia" espezialitateko lanpostu batean aritzeko izendatua izatea.
2.2. Parte hartzen duten pertsona guztiek, jardunean ez beste egoera batean badaude, frogatu beharko dute deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituztela.
2.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileak, plaza-erreserbarik gabeko eszedentzia egoeran badaude, jardunera itzultzen ahalko dira merezimendu-lehiaketa honetan parte hartuz.
2.4. Beren estamentu eta espezialitateko plaza huts bati atxikita behin-behinekoz jardunera itzuli diren langileek nahitaez aurkeztu beharko dute merezimendu-lehiaketaren deialdi honetara, behin betiko destinoa esleitzearen ondorioetarako, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.
2.5. Lehiatuz gero euskaraz jakitea nahitaezko baldintza duen plaza elebidun bat lortzeko, eskatutako euskara maila frogatu beharko da, eta, horretarako, aurkeztu beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera behar den mailari dagokion titulua edo ziurtagiria, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean aipatutako zerrendan agertzen diren ziurtagirietako bat (ebazpen hori 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan).
Behar diren hautaprobak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetatik edozeinetan euskara edo Europar Batasuneko hizkuntzaren bat jakin beharra duten plazetan sartu direnek 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten norberaren administrazio publikoko plaza hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.
Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, exijitutako hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari betebehar hori ezarrita ez zeukan plaza bat eskuratzeko.
2.6. Parte hartzeko eskaera aurkezteko epean bete beharko dira baldintzak, eta horien jabe izan prozedura osoan, lortutako plaza esleitzen den arte, kasua bada.
3.–Eskaerak eta merezimenduak aurkezteko epea eta tokia.
3.1. Izena ematea.
Merezimendu-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek izena emateko eskaera telematika bidez aurkeztu beharko dute, https://empleosalud.navarra.es/eu/inicio web-orriaren bidez, "Lekualdatzeak" fitxan, dagokion kategoria hautatu eta "Inskripzioa" sakatuta.
Eskaerak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Merezimenduak aurkeztea eta frogatzea.
3.2.1. Merezimenduak eta baldintzak agiriekin eta telematika bidez aurkeztu behar dira, merezimendu-lehiaketa honetan parte hartzeko eskaera-orria aurkezteko epe berean, deialdiaren baremoan adierazitako atalak kontuan hartuta.
Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
3.2.2. Izangaiek ez dituzte honako merezimendu hauek justifikatu beharko, epaimahaiaren esku jarriko baitira zuzenean, baremazioa egin dezan:
–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan deialdiaren xede den lanpostuan aitortua duten antzinatasuna.
–Web-orriaren bidez izangaiei erakusten zaizkienak, aurreko deialdiren batean baloratu zaizkielako eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko deialdien datu basean daudelako.
3.2.3. Lehenago frogatu ez bada, sexu delituei dagokienez eskatzen den baldintza frogatzen ahalko da baimena emanez (horretarako, parte hartzeko eskaera-orrian dagoen atala beteko da), edo telematika bidez dagokion ziurtagiria bidaliz.
3.2.4. Hizkuntzak jakiteko betebeharra dagokion titulazio ofizialaren bidez frogatu beharko da, merezimenduak aurkeztearekin batera.
4.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta deialdiaren web-orrian argitara dadila aginduko, ohartaraziz hurrengo bost egun balioduneko epean izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela, eta, hala behar izanez gero, akatsak zuzendu.
Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak lehiaketako plazak bete gabe gelditu direla adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
4.2. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanda dagoela, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsiko du, eta deialdiaren web-orrian argitaratzeko aginduko.
4.3. Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta deialdiaren web-orrian argitaratzeko aginduko.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Prozeduran jarduteko izendatutako kalifikazio epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
–Epaimahaiburua: Isaías Bautista Sanz jauna.
–Ordezko epaimahaiburua: Nerea Álvarez Arruti andrea.
–Epaimahaikidea: Raúl González Alvarado jauna.
–Ordezko epaimahaikidea: Yolanda Aquerreta Apesteguía andrea.
–Idazkaria: Miguel Asurmendi Salvide jauna.
–Ordezko idazkaria: Daniel Zoco Lampreave jauna.
5.2. Organoaren eraketa baliozkoa izan dadin, bilkurak egin, eztabaidatu eta erabakiak hartzeari dagokionez, beharrezkoa izanen da epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek parte hartzea, bertaratuz edo urrutitik, baita organoko kideen erdiek ere.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren gaiak.
5.4. Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 9. oinarrian xedatutakoa aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.
6.–Merezimenduen balorazioa.
6.1. Merezimenduak honela baloratuko dira:
a) Antzinatasuna deialdiaren xede den lanpostuan, dagokion administrazioan, 1 puntu urteko: gehienez 40 puntu.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
2. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
3. Zerbitzu-eginkizunetan eta jarduneko egoera berezian –igoeragatik edo goragoko kategoria bateko lanak betetzeagatik– egindako zerbitzuak benetan egin diren lanpostuan eginak balira bezala kontatuko dira.
4. Zerbitzu berezietako egoeran eta eszedentzia berezian egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak balira bezala kontatuko dira.
b) Hizkuntzak jakitea.
1. Frantsesa edo ingelesa jakitea (Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik): 2 puntu gehienez, hizkuntza horietako bakoitzeko.
Frantsesa edo ingelesa merezimendu gisa baloratuko dira plantilla organikoan hala ezarria duten plazetan.
2. Aurreko atalean ezarritakoaz gain, euskara jakitea baloratuko da plazak zer eremutan kokatuta dauden, horren arabera, honako irizpide hauei jarraikiz:
–Eremu euskaldunean: 4,6 puntu gehienez.
–Eremu mistoan: 2,76 puntu gehienez.
Eremu mistoan euskara merezimendu gisa baloratuko da plantilla organikoan hala ezarria duten plazetan.
Oharrak b) atal guztirako:
Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.
Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez ematen ahal den puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.
Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik gehienez ematen ahal den puntuazioaren 1/12 emanen da.
6.2. Epaimahaiak ez du behin ere onartuko alegatu ez den merezimendurik edo agiri bidez frogatu ez denik.
7.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.
7.1. Epaimahaiak merezimenduak kalifikatuko ditu, eta deialdiaren web-orrian argitaratuko du izangaien behin-behineko zerrenda, lortu duten puntuazioarekin.
7.2. Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, administrazio publikoetan zerbitzuak egiten antzinatasun handiena dutenen aldeko erabakia hartuko da. Oraindik ere berdinketa badago, kalifikazio epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du hura ebazteko.
7.3. Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda hori argitaratzen denetik, bidezko alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek telematika bidez eginen dira, deialdiaren web-orriaren bitartez.
7.4. Alegazioak ebatzi ondoren, kalifikazio epaimahaiak merezimenduen behin betiko balorazioa argitaratuko du, oinarri honetan adierazitako moduan eta aipatutako bideen bitartez.
8.–Plaza hutsak aukeratzea.
8.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea honako kasu hauetan erabiltzen ahalko da langileak beren borondatez mugitzeko prozedura gisa:
a) Langileen atxikipen zentro batetik bestera igarotzeko, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.
b) Lanaldi arrunta edo osoa duen plaza batetik lanaldi partziala duen plaza batera joateko, eta alderantziz.
8.2. Hona hemen jarraitu beharreko prozedura:
a) Plazak aukeratu aurretik, izangaien eskura jarriko da aukeran dauden plazen zerrenda, bai hasieran iragarritakoak, bai lekualdatzearen ondorioz izaten ahal direnak. Informazio hori deialdiaren web-orrian argitaratuko da.
b) Izangaiek telematika bidez eginen dituzte eskaerak, bost egun balioduneko epean, baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, deialdiaren web-orrian adierazitako estekara jo beharko dute, eta lehentasun ordenaren arabera aipatuko dute zer plaza eta/edo zentro nahi duten, hasieran iragarriak izan edo lekualdatzearen ondorioz sortuak.
c) Destino berria lortzeko interesa duten pertsonek eginen dituzte eskaerak.
d) Organo deitzaileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du plazak hautatu eta esleitzeko egintza.
e) Emaitzaren informazioa deialdiaren web-orrian argitaratuko da.
8.3. Plaza huts bat hautatzeak berekin dakar izangaiak esleitzen zaion plaza berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.
8.4. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean plaza aukeratzen ez duenak lehiaketaren xede diren plazetan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.
9.–Plazak esleitzea eta betetzea.
9.1. Organo eskudunak, ebazpen baten bitartez, lehiaketan eskuratutako plazak esleituko dizkie lehiakideei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du ebazpena.
Argitalpen horrek interesdunei egin beharreko jakinarazpena ordeztuko du urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.
9.2. Izangaiek esleipenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute lortutako plazaz.
9.3. Esleipenaren gainean eragina izaten ahal duen errekurtsoren bat aurkezten bada edo aurkeztu bada merezimendu-lehiaketaren deialdiaren aurka edo haren garapenaren edo ebazpenaren aurka, esleipena ez da irmoa izanen, eta errekurtso horiei buruz administrazio bidean nahiz administrazioarekiko auzien jurisdikzioan ematen den ebazpenaren zain geldituko da, haren mende egonen baita.
10.–Errekurtsoak.
Administrazio bidea amaitzen ez duen deialdi honen kontra, bai eta deialdiko oinarri eta egintzen kontra ere, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin.
Kalifikazio epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra, zeinek ez baitute administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.2 artikuluarekin.
Iragarkiaren kodea: F2604957