2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBEKO, ELGORRIAGAKO, ITURENGO ETA ZUBIETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2026ko apirilaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat, aurrekontua jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, nahi dutenek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da, eta beteko da hura laburturik argitaratzeko tramitea.
Zubietan, 2026ko apirilaren 15ean.–Lehendakaria, Ernesto Domínguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L2605611