2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumenak bereganatzea
Zizur Nagusiko Udaleko alkateak, 2026ko martxoaren 31n emandako 762/2026 Ebazpenaren bidez, bereganatu du alkatearen 2023ko ekainaren 21eko 684. Ebazpenaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zion eskumen bat, zeina eskuordetu baitzion indoor zikloko aretorako ekipamenduaren hornidura-kontratuaren betearazpena eteteko, Exercycle SAk (IFKa: B01029032) 2026ko martxoaren 26an jarritako berraztertzeko errekurtsoaren aurrean. Errekurtso hori jarri zuen Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko martxoaren 18ko erabaki baten aurka, zeinaren bidez aipatu kontratua adjudikatu baitzitzaion Salter Sport SAri.
Zizur Nagusian, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2605051