2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Hiri-kontribuzioa (lehen seihilekoa) eta landa-kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea (2026)
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2026ko ekainaren 1ean bukatuko dela borondatezko epea, ordain daitezen hiri-kontribuzioagatik 2026ko lehen seihilekoari dagozkion kuotak eta 2026ko landa-kontribuzioari dagozkionak.
Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaindu daitezke haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko ekainaren 1ean kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, ezarriko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean finkatutako errekarguak, eta behar diren izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Zizur Nagusian, 2026ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2604992