85. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Urtarrilaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, Urdiaingo balorazio txostenaren proiektua hogei egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, aplikatuz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoa (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesa dutenen eskura egonen da udaletxean, baita Urdiaingo Udalaren web-orrian edo egoitza elektronikoan ere, kontsultak egin eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Urdiainen, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2605138