2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Jarduera-lizentzia iraungitzat deklaratzea. Bazka biltzeko siloak
Ultzamako Udaleko alkateak, martxoaren 31ko 79/2026 Ebazpenaren bidez, iraungitzat deklaratu zuen "Jarduera sailkaturako lizentzia, bazka biltzeko siloetarako, Ilarregiko (Ultzama) 17. poligonoko 345. lurzatian" espedientea, M. B. S. J. E.-k eskatuta, eta espedientea artxibatu zuen, bestelako ondoriorik gabe. Hori guztia, betez urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutakoa (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Deklarazio honen kontra errekurtso hauek aurkezten ahalko dira:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluak).
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak).
–Errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 29/1998 Legearen 8. artikulua).
Larraintzarren (Ultzama), 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2605029