2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Aldaketa, Hirigune Historikoaren Barne-eraberritzeko Plan Berezian, hirigintzako araudiaren 52., 71. eta 119. artikuluetan. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko martxoaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Tafallako Hirigune Historikoaren Barne-eraberritzeko Plan Berezian (hirigintzako araudiaren 52., 71. eta 119. artikuluetan), OR&BARI SLLk sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendearen eskura egonen da esteka honetan: https://www.tafalla.es/wp-content/uploads/2026/04/Modificacion-PERICH-arts-52-71-y-119-diligenciado-SEFYCU-301216.pdf. Hala, interesdunek aukera izanen dute hura aztertzeko, bai eta erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak aurkezteko ere.
Tafallan, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2605114