2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Gora jotzeko 26-00077 errekurtsoa, 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz
Breixo Pequeña Fervenzak gora jotzeko 26/00077 errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, Orkoiengo Udalaren 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka. Hain zuzen, 2026ko abenduaren 30eko ohiko osoko bilkuran eman zitzaion behin betiko onespena.
Espedientean interesa izan dezaketen guztiei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.
Orkoienen, 2026ko martxoaren 31n.–Jarduneko alkatea, Diego Viñas Ayuso.
Iragarkiaren kodea: L2605003