85. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Herri-lurretan karga eta ubide-zortasuna eratzeko baldintzak. Informazio publikoa

Murietako Udalak, 2025eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen baldintza-agiri bat, arautzen dituena Murietako Udalak herri-lurretan karga eta ubide-zortasuna eratzeko formulatzen dituen baldintzak.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murietan, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2605035