2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 5. eta 6. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatearen martxoaren 31ko 130. Ebazpenaren bidez (277284R espedientea), hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat 6. poligonoko 5. eta 6. lurzatietan (Mendabiako errepidea 5), Iranzu Maeztu Garcia de Galdianok sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Los Arcosen, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2605101