2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARDA
Alkatetzaren esku behar diren eskudantziak uztea, gauzatu ditzan "Esku-hartzea: erromesentzako atseden-eremua eta paisaia kontserbatzeko jarduketa. Legardako Donejakue bidea" proiektuko lanak
Legardako Udalak, 2026ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki du Alkatetzaren esku uztea behar diren eskudantziak, egoki den edozein erabaki hartzeko obra-kontratua adjudikatzeari buruz eta gauzatzeari buruz, honako proiektu honi dagokionez: "Esku-hartzea: erromesentzako atseden-eremua eta paisaia kontserbatzeko jarduketa. Legardako Donejakue bidea".
Eskuordetze horren helburua da administrazio-izapideak arintzea, horrela bermatzeko efizientzia eta eraginkortasuna aurreikusitako obrak egitean, betiere jarraikiz indarrean dagoen araudiari eta bermatuz prozesu guztien gardentasuna eta legezkotasuna.
Legardan, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L2604989