2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Txulapaingo Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
ERABAKIA:
1.–Hasiera batez onestea 2026ko plantilla organikoa.
2.–Plantilla jendaurrean edukiko du Udalak, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko du Txulapaingo Udalak, jendaurreko epea bukatutakoan.
Hori guztia, bat etorriz arau hauetan xedatuta dagoenarekin: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan.
Markalainen (Txulapain), 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Francisco Javier Sarasa Munarriz.
Iragarkiaren kodea: L2605768