85. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 2. lurzatian. Hasierako onespena

Aditzera ematen da, alkatearen 2026ko apirilaren 1eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi dela xehetasun-azterketa bat Garaioako 5. poligonoko 2. lurzatian. Hori guztia, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garaioan, 2026ko apirilaren 2an.–Alkatea, Alberto Domench Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2605142