85. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Balorazio-txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Cascanteko balorazio-txosten berriaren izapidetzeari dagokionez, Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Cascanteko udal-mugartearen balorazio-txostena berrikusteko prozedura egitea, babes harturik Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Nafarroako Zerga Ogasunak zergen kudeaketan eta ikuskapenean informazioa trukatzeko eta lankidetzan aritzeko sinatutako lankidetza-hitzarmena, Udala hari atxikita baitago.

Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuari jarraikiz, 2026ko martxoaren 31ko osoko bilkuran erabaki zen proiektua jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan, egoitza elektronikoan eta Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten udal-bulegoetan, eta egokitzat jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2605128