2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Cabanillasko Udalak, 2026ko apirilaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen, gehiengo osoz, aurrekontu orokor eta bakarra, plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda 2026ko ekitaldi ekonomikorako.
Onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta plantilla behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, eta argitara emanen dira, bata kapituluka laburtuta, eta bestea oso-osorik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cabanillasen, 2026ko apirilaren 17an.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.
Iragarkiaren kodea: L2605772