85. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1241/2026 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko geologoen lau plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2024ra luzatutako Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, geologoen plaza huts batzuk sartu ziren, A mailakoak.

Apirilaren 30eko 42/2025 Foru Dekretuaren bidez (2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 8koan), 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Foru dekretu horretan, besteak beste, geologoen plaza huts bat sartu zen, A mailakoa.

Abenduaren 18ko 146/2025 Foru Dekretuaren bidez (2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2025era luzatutako Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, geologoen plaza huts bat sartu zen, A mailakoa.

Halaber, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 537/2026 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko geologoen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 1068/2026 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa bete gabe gelditu zela deklaratu zen.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko geologoen lau plaza betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko geologoen lau plaza betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko apirilaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

ERANSKINA.–DEIALDIA, GEOLOGOEN LAU PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Honako hauek arautuko dute deialdia:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko geologoen lau plaza betetzea, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez. II. eranskinean zerrendatuta daude plaza horiek.

1.2. Lau plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–2 plaza txanda irekian.

–2 plaza igoera txandan.

1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko berariazko betebeharrak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea. 65 urtekoa da adin hori.

Hala ere, enplegu publikoan sartzen utziko zaie 65 urte beteak dituztenei, baldin eta ez badute osatu beren aurreikuspen sozialeko sisteman erretiro-saria jasotzeko eskubidea sortzeko ezarritako gabealdia, bai eta pentsioa osorik kobratzeko beharrezkoak diren kotizazio urteak osatu ez dituztenei ere.

c) Geologiako gradudun edo lizentziadun titulu unibertsitarioa edo Ingeniaritza Geologikokoa izatea, edo aurrekoen baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazio egiaztagiria edo baliokidetasun ziurtagiria eduki beharko da, kasuan kasukoa. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu duten pertsonei.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.

b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako baldintza espezifikoak:

Desgaitasuna duten izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.1.4. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko betebeharrak:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.

2.1.5. Gidabaimena izatea eskatzen duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Herritarrentzako lan deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuz.

%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

41,60 euroko tasa ordaindu behar da, funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik.

Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia-egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria, eta bertan agertu behar da zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta ez badute ematen langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik, kasu horretan bakarrik, aurkeztu beharko dute kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek agiri bat gehitu beharko diote eskaerari, frogatzen duena betetzen dituztela deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak; hori baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea aitortzen diena, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

c) Organo eskudunari %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortzeko eskatu diotela frogatzen duen agiria.

Hala ere, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen lortu beharko da aitorpen hori, modu frogagarrian. Bestela, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba txandaren bidez parte hartzeari loturiko eskubide guztiak galduko ditu interesdunak.

Lau.–%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.

Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barneko ondorengo jarduketetan ere, gezurrezko izen bat erabiliko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko, eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.

4.4. Funtzio publikora sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa ez da itzuliko baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: José Francisco López García jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Proiektu eta Obren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: María Carmen González Martínez andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Azterlan, Proiektu eta Obren Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Rafael Jordá Bordehore jauna, Geologoen Elkargo Ofizialak izendatuta.

Ordezko epaimahaikidea: Isabel Martín Pisonero andrea, Geologoen Elkargo Ofizialak izendatuta.

–Epaimahaikidea: Juan José Durán Valsero jauna, Geologoen Elkargo Ofizialak izendatuta.

Ordezko epaimahaikidea: Rubén Esteban Pérez jauna, Geologoen Elkargo Ofizialak izendatuta.

–Epaimahaikidea: Idoia Feliú Martínez andrea, Langileen Batzordeko ordezkari gisa.

Ordezko epaimahaikidea: Iñigo Ezquer Tiberio jauna, Langileen Batzordeko ordezkari gisa.

–Idazkaria: Fernando Señas Bea jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Arantxa Ursúa Andrés andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak, edo haien ordezkoek.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2026ko azarotik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak hurrengo probetako deialdiak argitaratuko ditu gutxienez 48 ordu lehenago, eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan; bertan, proba egitera deitutako izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua duten izangaientzat, denbora eta baliabideen aldetik, baldin deialdian parte hartzeko eskaeran hala eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba.

Proba teorikoa izanen da. Test motako gehienez ere 80 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, deialdi honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako 1. zatiko (araudi orokorra) eta 2. zatiko (zati espezifikoa) gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko, lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Kalifikazio-epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, gehienez zenbat denbora dagoen proba egiteko.

Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Bazterturik geldituko dira proban gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ezin izanen da inolako testurik edo dokumentaziorik erabili, ez eta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

Teorikoa-praktikoa izanen da. Gehienez hamabost galdera labur erantzun beharko dira idatziz, deialdi honetako I. eranskinean jasotako gai-zerrendako 2., 3. eta 4. zatietako gaiei buruz.

Kalifikazio-epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, gehienez zenbat denbora dagoen proba egiteko.

Bigarren proba honetan gehienez 30 puntu lor daitezke. Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Epaimahaiak proposatutako bi kasu teoriko-praktiko garatu eta ebatzi beharko dira idatziz, deialdi honen I. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaiei buruz eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin loturik.

Proba hau egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.

Hirugarren proban 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Kasu bakoitzean gehienez 20 puntu eman daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Halaber, bazterturik geldituko dira proposatutako bi kasu teoriko-praktikoetako batean 5 puntu baino gutxiago eskuratzen dituztenak.

Proba egiteko, paperezko dokumentazioa kontsultatzen ahalko da, eta punta lodiko boligrafo urdina edo beltza eta kalkulagailua erabili. Izangaiak eraman beharko ditu material horiek. Ezin izanen da erabili kalkulagailuaz besteko gailu elektronikorik.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Orobat, zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko du, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horretan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du hura ebazteko. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren deituretatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak hautatzeko egintzarako deia eginen du, argitara emanez hauta daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautaketara deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.

8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Era berean, hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.

Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plazetan sartzen ahal direnak.

Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

C.–2.1.1.b) oinarrian adierazitako ondorioetarako, Gizarte Segurantzak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta hark agiri hori aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.

9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.

Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.

10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.

10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza-hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean plazaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Baldin eta funtzionario izaera eskuratzen duten izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, deialdiaren fitxan argitara emanen da, Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus), proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere.

12.–Administrazio erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta, bestetik, prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.

Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.

12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 814/2010 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. zatia.–Araudi orokorra.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: Haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen-esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedurak eta ebazpenak.

6. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa: Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Gobernuaren lege-mailako xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege-mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren betebeharrak izapidetze elektronikoaren arloan".

10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak.

11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio egintzak: Administrazio-egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

12. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

13. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

14. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: Aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

2. zatia.–Berariazko araudia.

1. gaia.–Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia. Atariko titulua eta I. eta II. tituluak.

2. gaia.–Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia. III. titulutik VII.era.

3. gaia.–Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia. Eranskinak.

4. gaia.–1514/2009 Errege Dekretua, urriaren 2koa, Lurpeko Urak Kutsaduratik eta Narriaduratik Babestea arautzen duena.

5. gaia.–47/2022 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, Ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsadura lausotik babesteari buruzkoa.

6. gaia.–903/2010 Errege Dekretua, uztailaren 9koa, Uholde-arriskuak Ebaluatu eta Kudeatzeari buruzkoa.

7. gaia.–646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Hondakinak Hondakindegira Eramanez Ezabatzea arautzen duena. I. etik VII.era bitarteko kapituluak.

8. gaia.–646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Hondakinak Hondakindegira Eramanez Ezabatzea arautzen duena. I.etik VII.era bitarteko eranskinak.

9. gaia.–7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoa. Atariko titulua, VIII. titulua eta XIV. eranskina.

10. gaia.–9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, Lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak deklaratzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituena. PRA/1080/2017 Agindua, azaroaren 2koa, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren I. eranskina aldatzen duena, dekretu horretan ezartzen baitira lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak deklaratzeko irizpide eta estandarrak.

11. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007/2/EE Zuzentaraua, 2007ko martxoaren 14koa, Europako Erkidegoan informazio espazialerako azpiegitura bat ezartzen duena (Inspire).

12. gaia.–14/2010 Legea, uztailaren 5ekoa, Espainiako Informazio Geografikoko Azpiegitura eta Zerbitzuei buruzkoa. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Espainiako Informazio Geografikoko Azpiegituraren koordinazioa eta zuzendaritza. III. kapitulua: Datu geografikoak eta informazio geografikoko zerbitzu elkarreragingarriak. I., II. eta III. eranskinak.

13. gaia.–255/2015 Foru Dekretua, azaroaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua arautzen duena. Hitzaurrea, I. kapitulua (Printzipio orokorrak) eta III. kapitulua (Informazio geografikoa).

14. gaia.–8. Eurokodea, AN/UNE-EN 1998-1: 2016 Egitura Sismorresistenteen Proiektua. 1. zatia: 3. kapitulua: Lurzoruaren baldintzak eta ekintza sismikoa. 8. Eurokodea, AN/UNE-EN 1998-5: 2011 5. zatia: 3. kapitulua: Lurzoruaren ezaugarriak.

15. gaia.–3/2012 Zerbitzu Oharra. Kanpaina Geoteknikoari buruzko gomendioak Errepide Zuzendaritza Nagusiaren proiektuetan. Garraioko eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioa.

16. gaia.–Errepide eta zubietako obretarako baldintza tekniko orokorren agiria (PG-3). 5. zatia: Bide-zoruak. I. kapitulua (abenduaren 12ko FOM 2523/2014 Agindua).

17. gaia.–Errepide eta zubietako obretarako baldintza tekniko orokorren agiria (PG-3). 3. zatia: Lur-berdinketak. II. kapitulua: Hondeaketak (maiatzaren 16ko FOM 1382/2022 Agindua).

18. gaia.–Errepide eta zubietako obretarako baldintza tekniko orokorren agiria (PG-3). 3. zatia: Lur-berdinketak. III. kapitulua: Betelanak (maiatzaren 16ko FOM 1382/2022 Agindua).

19. gaia.–Errepide eta zubietako obretarako baldintza tekniko orokorren agiria (PG-3). 6. zatia: Zubiak eta beste egitura batzuk. IV. kapitulua: Fabrika obrak (maiatzaren 16ko FOM 1382/2002 Agindua).

20. gaia.–Errepide eta zubietako obretarako baldintza tekniko orokorren agiria (PG-3). 6. zatia: Zubiak eta beste egitura batzuk. V. kapitulua: Zimenduak. (maiatzaren 16ko FOM 1382/2022 Agindua).

3. zatia.–Hidrogeologia eta ingurumena.

1. gaia.–Uraren zikloa. Lurpeko urak zikloaren parte gisa. Alderdi kuantitatiboak eta kualitatiboak. Aldagai meteorologikoak. Lurpeko ura eta garapen jasangarria. Baliabideen eta erreserben definizioen gaineko zenbait gogoeta, lurpeko urak direla-eta. Ingurumen-emariak eta lurpeko urak. Lurpeko natura-erreserbak.

2. gaia.–Honako hauen definizioa Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentarauaren arabera –zuzentarau horrek uren politikaren eremuan jarduteko esparru komunitarioa ezartzen du–: lurpeko ur-masa, akuiferoa, arro hidrografikoa, demarkazio hidrografikoa, lurpeko uren egoera kimiko ona, egoera kuantitatibo ona eta ur-kopuru erabilgarria. Lurpeko ur-masak identifikatzeko eta zedarritzeko irizpideak. Demarkazio hidrografikoen lurralde eremua Espainian.

3. gaia.–Lurpeko hidrodinamika oinarrizkoa. Lurpeko hidraulikaren oinarrizko kontzeptuak. Oinarrizko formulak eta funtsezko parametroak. Darcy-ren legea, homogeneotasuna, heterogeneotasuna, isotropia eta anisotropia. Beste parametro hidrodinamiko batzuk eta haien esanahia.

4. gaia.–Giza kontsumorako uraren babesa Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentarauan, zeinaren bidez uren politiken arloan jarduteko esparrua ezartzen baita Europar Batasunean. Babes-eremuak ezartzea. Eremu babestuen erregistroa. Pikor arteko porositatea duten inguruneei aplika dakizkiekeen metodoak. Ingurune karstikoei eta ingurune pitzatuei aplika dakizkiekeen metodoak. Babes-eremuetako jarduerak zonakatzea eta murriztea. Ura hartzeko babes-perimetroak: oinarrizko kontzeptuak eta metodoak.

5. gaia.–Lurpeko uren kalitatea. Uraren kalitatearen kontzeptua. Lurpeko uraren kalitatean eragina duten faktore geologikoak. Beste faktore mota batzuen eragina. Lurpeko uren kalitatearen adierazleen erabilgarritasuna hainbat erabileratarako. Lurpeko uraren kalitate kimikoaren bilakaera espaziala eta denborazkoa. Kalitate sareak. Kalitate grafikoak. Uraren kalitatearen adierazle espezifikoak hainbat erabileratarako. Lurpeko uren kalitatearen narriaduran laguntzen duten faktoreak.

6. gaia.–Klima-aldaketak akuiferoetan izan ditzakeen inpaktuak. Klima-aldaketa: egungo ebidentziak eta etorkizuneko agertokiak. Klima-aldaketak Espainiako ur-baliabideetan duen eragina. Akuiferoetako lurpeko uraren kalitatean aurreikus daitezkeen inpaktuak.

7. gaia.–Lurpeko uraren konposizio kimiko naturala. Osagai nagusiak. Osagai minoritarioak. Lurpeko uraren funts kimiko naturala. Anomalia hidrokimikoak eta eskualdeko edo tokiko faktore geologikoekin duten lotura.

8. gaia.–Isotopo egonkorrak lurpeko uretan. Hidrogeologia isotopikoaren oinarrizko kontzeptuak. Azterketa hidrogeologikoetan gehien erabiltzen diren isotopo egonkorrak. Lurpeko uretan dauden isotopo egonkorren erabilgarritasuna. Munduko eta tokiko ildo meteorikoa eta horien erabilera.

9. gaia.–Akuifero karbonatikoen hidrogeologia. Alderdi geologiko eta hidrogeologiko orokorrak. Karstaren kanpo- eta barne-egitura. Akuiferoen aprobetxamenduaren berezitasunak harri karstifikatuetan. Akuifero karbonatikoen lurpeko uraren hidrokimika eta kalitate naturala. Akuifero karbonatikoen tipologia. Ibaia-akuiferoa erlazioa eta lurpeko uren kalitatea akuifero karbonatikoetan.

10. gaia.–Akuifero detritikoen hidrogeologia. Alderdi geologiko eta hidrogeologiko orokorrak. Akuifero detritikoen aprobetxamenduaren berezitasunak. Akuifero detritikoen lurpeko uraren hidrokimika eta kalitate naturala. Akuifero detritikoen tipologia. Ibaia-akuiferoa erlazioa eta lurpeko uren kalitatea akuifero detritikoetan.

11. gaia.–Lurpeko uraren kutsadura. Oinarrizko kontzeptuak. Prozesu kutsatzaile nagusiak. Eremu ez-saturatuaren egitekoa kutsadura-prozesuetan. Kutsadura puntuala eta lausoa. Kutsatutako akuiferoak deskontaminatzeko eta berreskuratzeko metodoak. Lurpeko uren kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko estrategiak. Zuzeneko eta zeharkako isurketak. Hilerriak eraikitzeari eta handitzeari aplikatutako hidrogeologia.

12. gaia.–Akuiferoen kalteberatasuna. Kalteberatasunaren kontzeptua eta motak. Akuifero mota ezberdinen kalteberatasuna ebaluatzeko metodoak eta horietan inplikatutako aldagaiak. Kalteberatasun-kartografiak. Kalteberatasun-azterketen erabilgarritasuna.

13. gaia.–Hidrogeologia sakona. Formazio iragazkor sakonen definizioa eta oinarrizko kontzeptuak. Karakterizazio hidrogeologikorako metodologia. Formazio iragazkor sakonen balizko aprobetxamenduak.

14. gaia.–Iragazkortasun txikiko formazio geologikoen hidrogeologia. Alderdi orokorrak, definizioa eta sailkapena. Karakterizazio hidraulikoa: saiakuntza hidrauliko aplikagarriak eta karakterizazio-metodologia. Arroka igneoen eta metamorfikoen hidrogeologia. Arroka gogorren aprobetxamendu hidrogeologikoa.

15. gaia.–Akuiferoen modelizazioa. Oinarrizko kontzeptuak eta helburuak. Eredu motak. Fluxuen garraio-ereduen eta solutuen garraio-ereduen mota nagusiak. Eredu matematikoen erabilera eskala desberdinetako azterketa hidrogeologikoetan.

16. gaia.–Kartografia hidrogeologikoa. Definizioa eta helburuak. Irudikapen motak. Mapa hidrogeologikoen irakurketa. Bilakaera historikoa eta egungo eta etorkizuneko joerak.

17. gaia.–Geografia-informazioko sistemek hidrogeologian dituzten aplikazioak. Estatistika eta Geomatematika hidrogeologian. Datu hidrologikoen korrelazio- eta espektro-analisia. Metodo geoestatistiko espazial nagusiak. Interes hidrogeologikoko datuen serie estatistikoen zuzenketa.

18. gaia.–Balantze hidrikoa hidrogeologian: definizioak eta alderdi orokorrak. Kargatze naturala ebaluatzeko metodo nagusiak. Ziurgabetasuna kargatzea zenbatestean. Iturburuen hidrodinamika. Hidrogramak. Sailkatutako emarien kurbak. Agortze-koefizienteak.

19. gaia.–Lurpeko urak kontrolatzeko sare motak, kantitateari eta kalitateari dagokienez. Sareen erabilgarritasuna eta helburuak. Behaketa-sareen diseinua, optimizazioa eta operazioa. Neurketa- eta laginketa-ekipamenduak. Datu-baseak eta horien kudeaketa.

20. gaia.–Kargatze kudeatua. Akuiferoak artifizialki kargatzeko teknologiak. Kargatze-instalazioen diseinua: injekzio-putzuak, kargatze-idoiak eta -aintzirak, gainazaleko ibilguen tratamendua. Leheneratutako urak kargatzea eta berrerabiltzea. Kargatze artifizialeko instalazioek lurpeko uraren kalitatean duten eragina zaintzeko eta kontrolatzeko metodologia.

21. gaia.–Hiri hidrogeologia. Hiri-inguruneetako ikerketa hidrogeologikoaren egoera. Hiri-inguruneetan azterketa hidrogeologikoak egiteko metodologia espezifikoa. Hiri-inpaktuaren adierazleak.

22. gaia.–Ura meatzaritzan. Kutsadura meatze-inguruneetan. Meatzaritzako zuloetan eta hondakinetan ur azidoak sortzeko prozesuak. Galerietako drainaduren, lohi-putzuen eta meatzaritzako hondakindegietako ezaugarri kimikoak. Urak hartutako aire zabaleko meategi sakonak. Meatze-galeria aktiboen drainatzea, metodoak. Meatzeen abandonua, alderdi hidrogeologikoak.

23. gaia.–Hezeguneetako eta naturagune babestuetako hidrogeologia. Naturagune babestuen figura nagusiak eta horiek lurpeko urekin duten lotura. Interes hidrogeologikoko lekuak. Lurpeko uren mendekotasuna hezeguneekiko. Hidroperiodoa, hezegune baten balantzea, hezegune motak lurpeko urei dagokienez.

24. gaia.–Ur-emariak hidrogeologian eta hidrologian. Ur-emariak errotatxoaz. Kontzeptuak eta metodologia. Neurketa ekipamenduak. Ur-emari kimikoak. Kontzeptuak eta metodologia. Tresnak. Iturburuetako ur-emariak. Probako ponpatzea zundaketetan, erregimen iraunkor eta aldakorrean. Ponpatze mailakatuak: metodologia eta interpretazioa.

25. gaia.–Azterlan hidrogeologikoak egitea eta idaztea. Tokiko azterketa hidrogeologiko baten oinarrizko edukiak. Eskualde-mailako azterketa hidrogeologiko baten edukiak. Lurpeko ur-masen hasierako karakterizazioa eta karakterizazio gehigarria.

26. gaia.–Lurpeko uraren erabilera intentsiboa, gehiegizko ustiapena eta meatzaritza: kontzeptuak eta desberdintasunak. Gehiegizko ustiapenaren tratamendua plangintza hidrologikoan. Ingurumen-ondorioak eta ondorio sozioekonomikoak. Lurpeko uren erabiltzaileen elkarteak.

27. gaia.–Lurpeko uren hartuneak. Motak. Zundaketa, putzu eta galerietarako zulatze-metodoak. Aplikazioa litologiaren eta eraikuntza-ezaugarrien arabera. Obraren kontrola eta jarraipena ikerketa-zundaketetan eta lurpeko urak hartzean. Zundaketak eraikitzeko proiektua: memoria, baldintzen agiria eta aurrekontua. Lurpeko ur-hartuneak mantentzea eta leheneratzea.

28. gaia.–Ur mineral eta termalen hidrogeologia. Hausturaren eginkizuna. Geotermometroak. Ur mineralak sailkatzeko irizpideak. Ur ontziratuak. Gasak lurpeko uretan. Entalpia baxuko, ertaineko eta altuko geotermia.

29. gaia.–Lurrazaleko prospekzio geofisikoa, hidrogeologiari aplikatuta. Lurpeko uren prospekziorako metodo erabilgarrienak. Oinarriak eta aplikazioak.

30. gaia.–Marrazleen saiakuntza. Saiakuntza motak eta interpretazioa. Hidrogeologiako aplikazioak. Oinarri teorikoak. Iritsiera-kurben interpretazioa. Lurpeko uren datazio teknikak, metodoak eta interpretazioa.

31. gaia.–Nafarroako lurpeko urak: eskualdeko ziklo hidrologikoa. Nafarroako lurpeko uren ezagutzaren eta ikerketaren historia. Nafarroako lurpeko ur-masa nagusiak. Nafarroako akuifero nagusietako lurpeko uren baliabideak eta erreserbak. Kontrol piezometrikoko eta hidrometrikoko sareak eta uren kalitateak kontrolatzekoak.

4. zatia.–Geoteknia eta arrisku geologikoak.

1. gaia.–Arroken jatorria eta osaera. Ziklo geologikoa: arroka igneoak, sedimentarioak eta metamorfikoak. Arroken sailkapena.

2. gaia.–Nafarroako geologia. Tektonika. Unitate geologikoak. Geomorfologia. Historia geologikoa. Meategi mineral nagusiak.

3. gaia.–Lurzoruak. Lurzoruen jatorria eta osaera. Higadura-zikloa. Higadura fisikoa. Higadura kimikoa. Garraioa eta sedimentazioa. Lurzoruetako zementazio-prozesuak. Lurzoruen identifikazioa eta sailkapena.

4. gaia.–Ura lurrean. Darcy-ren legea. Karga hidraulikoa. Iragazkortasuna. Gradiente hidraulikoa. Lurreko ur-fluxuaren ekuazioak. Laplace-ren ekuazioa. Iragazte-indarrak. Laplace-ren ekuazioaren ebazpena lurreko ur-fluxua zehazteko. Metodoak. Lurraren ezegonkortasuna, arrazoi hidraulikoengatik. Gradiente kritikoa. Barne-higadura. Lurraren ezegonkortasun hidraulikoaren aurkako babes-neurriak.

5. gaia.–Puntu bateko tentsioak. Tentsio-tenkagailua. Tentsio nagusiak. Ekuazio bereizgarria. Mohr-en zirkulua tentsioetan eta deformazioetan. Dilatantzia-angelua. Lurzoruen portaera elastikoa. Parametro elastikoak. Elastikotasunaren teoriaren aplikazioak geoteknian. Karga puntuala, zerrenga gaineko karga, karga angeluzuzena eta karga zirkularra.

6. gaia.–Lurzoruak trinkotzea. Laborategiko trinkotze-saiakuntzak. Proctor-en saiakuntzak. Trinkotzeko zehaztapenak. Lurzoru geruzak trinkotzeko ekipamenduak lubeta eta harbetetarako. Trinkotzea «in situ» neurtu eta kontrolatzea.

7. gaia.–Lurzoruen ebaketarekiko erresistentzia. Haustura-irizpideak. Mohr-Coulomb-en haustura-irizpidea. Muturreko erresistentzia eta hondar-erresistentzia. Tentsioen ibilbideak. Lurzoruen ebaketarekiko erresistentzia laborategian karakterizatzeko saiakuntzak. Zuzeneko ebaketaren saiakuntza. Ebaketa sinplearen saiakuntza. Saiakuntzak drainatuak eta drainatu gabeak. Tentsio-deformazio erlazioak. Saiakuntza triaxiala.

8. gaia.–Geruza buztintsuen konprimagarritasuna eta kontsolidazioa. Kontsolidazio-asentuak. Terzaghi-ren kontsolidazioaren teoria. Isokronoak. Bigarren mailako kontsolidazioa. Kontsolidazio-saiakuntza edometroan.

9. gaia.–Lurzoruen hedakortasuna eta kolapsagarritasuna. Buztinak puzteko potentziala. Puzteko ahalmena ebaluatzeko erabiltzen diren irizpideak. Irizpideen arteko erlazioak. Lurzoru kolapsagarriak. Egiturazko ezaugarriak eta kolapsoarekiko suszeptibilitatea zehazteko irizpideak. Arroka kolapsagarriak. Zimendu eta lubetetarako neurri aringarriak.

10. gaia.–Azterketa geoteknikoa. Eraikin eta azpiegituretarako kanpaina geoteknikoen plangintza. Zundaketa geoteknikoak, laginketak eta lagin-hartzeak. Zundaketetako saiakuntzak: SPT, errotatxoa eta iragazkortasuna; saiakuntza presiometrikoak eta dilatometrikoak. Lurzoruen erresistentziaren «in situ» saiakuntza-teknikak: penetrometro estatikoak eta dinamikoak; «in situ» ebaketa-saiakuntza. Lurrazaleko lurzoruen deformagarritasuna zehazteko «in situ» saiakuntza-teknikak. Plaka bidezko karga-saiakuntza. Gatz disolbagarrien edukia eta agresibitate kimikoa.

11. gaia.–Lurra ezaugarritzeko metodo geofisikoak. Motak eta aplikazioak. Metodo sismikoak, metodo elektrikoak eta elektromagnetikoak. Georradarra; printzipioak eta aplikazio geoteknikoak. Azaleko uhinen teknika geofisikoa: printzipioak, erabilera eta aplikazio geoteknikoak. Zundaketa geoteknikoen testifikazio geofisikoa. Helburuak, aplikazioa eta metodoak. Cross-hole, down-hole eta up-hole saiakuntzak. PS-logging saiakuntza.

12. gaia.–Arroka nagusiaren deskribapena. Propietate fisikoak eta mekanikoak. Laborategiko saiakuntzak arroka-laginetan. Arroka nagusiaren erresistentzia eta deformagarritasuna. Haustura-irizpideak. Mendigune arrokatsuen ezaugarri geomekanikoak. Estazio geomekanikoak. Sailkapen geomekanikoak, aplikazio praktikoa eta mugak.

13. gaia.–Disoluzio-prozesuen karakterizazioa eta kuantifikazioa formazio karbonatatuetan eta igeltsu-formazioetan. Intzidentziak eta ondorio geoteknikoak.

14. gaia.–Auskultazio geoteknikoa. Aplikazioak, planteamendua eta ekipamendua. Lurrean azaleko mugimendu eta deformazioak neurtzeko instrumentazio-sistemak. Lurrean eta tuneletan mugimendu eta deformazio sakonak neurtzeko instrumentazio-sistemak. Zirrikituetako presioak eta lurreko gainkargak neurtzeko instrumentazio-sistemak.

15. gaia.–Zimenduen tipologia. Proiektu irizpideak. Azaleko zimenduak: muturreko muga-egoerak eta zerbitzuaren muga-egoera. Lur-jotzearen presioa eta presio onargarria. Asentuak kalkulatzea. Zimendu-lauzak. Diseinurako irizpideak. Muga-egoerak egiaztatzea. Presioen banaketa. Balasto-koefizientearen metodoa. Maila freatikoaren azpiko sotoetako lauzak.

16. gaia.–Zimendu sakonak piloteen bidez. Pilote motak. Diseinua eta antolamendua. Piloteak eraikitzeko metodoak. Pilote isolatu baten lur-jotzearekiko erresistentzia zehaztea. Pilote isolatuaren asentua zehaztea. Karga-probak piloteetan. Pilote-multzoak. Eraikuntza-prozesuaren eragina. Pilote-multzo baten erresistentzia. Kargak banatzea eta asentuak zenbatestea. Trakzioa edo karga horizontalak jasan behar dituzten piloteak. Marruskadura negatiboa piloteetan.

17. gaia.–Eraikinen eta egituren zimenduetarako arrisku geotekniko berezia duten lurrak. Zimenduen patologia-azterketak. Azterketaren faseak. Patologien kausak. Sintomatologia eta auskultazio-sistemak. Azaleko zimenduekin lotutako patologiak. Kausak eta diagnosia. Zimendu sakonekin lotutako patologiak eta kontrol-teknikak. Zimenduak azpi-berritzeko teknikak. Azpi-berritzea baldintzatzen duten arazoak.

18. gaia.–Ezponden egonkortasuna. Lurzoruetako ezpondak kalkulatzeko metodoak. Xerratze-metodoak eta zenbakizko ereduen bidezko kalkulua. Ezponden egonkortasuna arrokan. Ezegonkortasun motak, modelizazioa, zuzenketa-metodoak eta horien kalkulua. Lurren bultzadak pausagunean, aktiboan eta pasiboan. Coulomb-en metodoa. Horma, pantaila eta ainguraketa motak. Hormen eta pantailen egonkortasun-kalkuluak. Ainguraketen diseinua. Muturreko muga-egoera eta zerbitzuko muga-egoerak egiaztatzea.

19. gaia.–Lurra hobetzeko tratamenduak. Helburuak. Hobekuntza kontrolatzeko parametroak. Tratamendu motak eta aplikazio-eremuak. Lurra hobetzea, lurzoru pikortsuak sakon trinkotuz. Trinkotze dinamikoa. Lurra hobetzeko tratamendua injekzioen bidez. Tratamendu motak eta aplikazioak. Goi-presioko injekzioak (jet-grouting). Ezaugarriak eta lurra sendotzeko eta azpi-berritzeko aplikazioak. Lurra hobetzea, aurrekargaren, geodrainen, legar-zutabeen eta inklusio zurrunen bidez. Lurra sakoneko drainaduraren bidez egonkortzea obra linealetan eta ezpondetan.

20. gaia.–Eraikuntzarako eta hiri-inguruneetarako hondeaketak egitea. Prozedurak. Haiekin loturiko arriskuak. Hartu beharreko neurriak.

21. gaia.–Espainiako araudi geotekniko aplikagarria: 7. eurokodea- Proiektu geoteknikoa. Eraikingintzaren Kode Teknikoa. MITMAUren gida teknikoak.

22. gaia.–Geosintetikoen aplikazioak obra geoteknikoetan. Motak eta funtzioak. Geomintz eta geosintetiko bentonitikoak. Motak eta aplikazioak. Sendotze funtzioak dituzten geosintetikoak. Motak eta aplikazio geoteknikoak. Kalkulu geoteknikoa.

23. gaia.–Lubeten diseinua eta eraikuntza. Materialen sailkapena eta erabilera, lubeta-eremuen arabera. Arreta-neurri bereziak material mota desberdinekin. Errepideko obretarako lubetak egitea. Obran jartzeko ekipoak. Trinkotze-kontrola. Erreferentzia- eta kontrol-saiakuntzak. Errepide eta zubietako obretarako baldintza-agiri orokorra (PG-3) eta errepideen jarraibidea aplikatzea.

24. gaia.–Trenbide-plataformen atalak eta materialak. Balastoa. Azpibalastoa. Materialetarako zehaztapenak. Balastoa duten trenbideen portaera mekanikoa. Bide-parametroak. Bidearen zurruntasuna. Instrumentazio-gailuak.

25. gaia.–Obra lineal baterako azterlan geologikoak. Trazaduraren karakterizazio eta kartografia geomorfologikoa eta geoteknikoa. Azterketa geologiko-geoteknikoko teknikak obra linealetarako. Tunelak. Eraikuntza sistemak. Lurraren arabera egokitzea.

26. gaia.–Hondakindegi motak. Ingurumena babesteko sistemak. Zigilatzeko eta iragazgaizteko sistemak. Hiri-hondakin solidoen ezaugarri geoteknikoak. Hondakindegietan erabiltzen diren geosintetikoak. Motak eta funtzioak. Hiri-hondakin solidoen hondakindegiei lotutako patologiak. Egonkortasunaren analisia. Metodoak, asentuen zenbatespena. Itxitako hondakindegiak aprobetxatzeko aukerak. Aplikatu beharreko araudi teknikoa.

27. gaia.–Arrisku geologikoak 1. Kontzeptuak. Definizioa. Sailkapena. Sismikotasuna. Arriskugarritasun sismikoa eskualdean eta tokian-tokian zenbatesteko metodoak (mikrozonazio sismikoa). Lotutako fenomeno geoteknikoak. Likidotzea. Arrisku sismikoa prebenitzeko eta arintzeko neurriak. Arriskugarritasun-mapak eta aplikatu beharreko araudi teknikoa. Uraldiak eta uholdeak. Tipologiak eta analisi-metodoak. Uraldiak eta uholdeak aurreikusteko, prebenitzeko eta zuzentzeko neurriak. Uholdeetarako zaintza- eta alerta-sistemak. Uholde-arriskugarritasunaren mapak eta aplikatu beharreko araudi teknikoa.

28. gaia.–Arrisku geologikoak 2. Arrokak askatzea. Ezaugarriak, metodo analitikoak, ibilbideen eta irismenen azterketa. Arriskugarritasun-kartografian dituen aplikazioak. Mendi-hegalaren mugimenduak. Definizioa. Motak eta sailkapenak. Mendi-hegalaren mugimenduak baldintzatzen eta eragiten dituzten faktoreak. Metodo analitikoak. Mendi-hegalaren mugimenduekiko suszeptibilitatearen kartografia. Ebaluazio-metodologiak. Lurraren mugimenduen inbentarioak. Datu baseak. Irudikapen kartografikoko metodoak, eskalaren arabera. Mendi-hegalaren mugimenduen arriskugarritasun-mapak. Arriskugarritasun-kartografiak egiteko irizpideak. Lurraren eredu digitalak eta GIS analisia. Erabilera mendi-hegalen mugimenduek eragindako arriskua ebaluatzeko.

29. gaia.–Arrisku geologikoak 3. Subsidentzia. Motak. Subsidentzia aztertzeko metodoak: enpirikoak, analitikoak eta zenbakizkoak. Maila piezometrikoa jaistearen ondoriozko subsidentziaren jarraipen eta kontrol instrumentala. Lurraren hedakortasuna, kolapsagarritasuna eta disolbagarritasuna. Balorazio-irizpideak, arriskuen kartografia. Radón gasaren eraginpean egotea. Definizioa. Baloraziorako irizpideak. Neurri aringarriak. Aplikatu beharreko araudi teknikoa.

30. gaia.–Ezponda eta mendi-hegal ezegonkorren instrumentazioa eta kontrola. Definizioa eta helburuak. Mendi-hegalen mugimenduak auskultatzea. Lur gaineko eta sakoneko mugimenduak kontrolatzeko gehien erabiltzen diren teknikak, prozedurak eta ekipamenduak. Inklinometria eta piezometria. Mendi-hegalaren mugimenduengatiko alerta goiztiarreko sistemak eta denbora errealeko simulazioak. Mendi-hegalen mugimenduen prebentzio-neurri estrukturalak eta ez-estrukturalak. Euste-egiturak errepideko obretan. Tipologia: harri-lubetazko hormak, gabioiak edo ainguraketak. Diseinu geoteknikoa.

31. gaia.–Lurzoruen eta mendigune arrokatsuen karakterizazio geomekanikoan aplikatutako teknika aurreratuak. Interferometria, fotogrametria digitala, LIDAR laser eskanerra. Urruneko kontrol bidez gidatutako sistemen erabilera (Dronak-RPAS).

II. ERANSKINA.–GEOLOGOEN PLAZA HUTSAK

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

SEXU-

DELITUEN

ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

9828

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Herri-Lanen eta Azpiegituren Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

B

10234

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Ingurumen Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

B

11966

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Ingurumen Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

B

12056

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Herri-Lanen eta Azpiegituren Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

B

Iragarkiaren kodea: F2605600