2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Atezko Udalak, 2026ko apirilaren 16an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
ERABAKIA:
Lehena.–Hasiera batez onestea 2026ko plantilla organikoa eta espedientea jendaurrean jartzea Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Bigarrena.–Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.
Hori guztia, bat etorriz arau hauekin: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikulua.
Eritzegoitin (Atetz), 2026ko apirilaren 16an.–Alkatea, Mikel Jokin Martin Garijo.
Iragarkiaren kodea: L2605764