85. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIZKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arizko Kontzejuak, 2026ko apirilaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Kontzejuaren 2026ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Eritze Itzan, 2026ko apirilaren 9an.–Alkatea, Javier Azcárate Irañeta.

Iragarkiaren kodea: L2605621