2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
19. ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena. Ordenantza horrek prezio publikoak arautzen ditu musika-eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko
Antsoaingo Udalak, 2026ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 5ean, jendaurrean jarri zuen "Musika-eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen 19. ordenantzaren" behin betiko aldaketa. Iragarki horretan, tarifen taularen eguneratzea argitaratu zen, eta ikasturtean zehar egin beharreko hiru ordainketetako bakoitzaren zenbatekoa zehaztu zen.
Musika-eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen 19. ordenantzaren 4. artikuluak honakoa xedatzen du:
"4. artikulua. Tarifetan ezartzen diren kuotak –ematen den irakaskuntzaren edo saioen araberakoak– hiru epe berdinetan igorriko dira: lehen epea irailean; bigarrena abenduan, eta hirugarrena martxoan. Matrikulatzen direnek banku-kontu bat adierazi beharko dute matrikula egitean, eta ordainagirien ordainketa banku-kontu batean helbideratuko da".
Beraz, iragarki horretan, ikasturte osoan egin beharreko hiru ordainketen zenbatekoak argitaratu ziren. Iragarki hau argitaratutako informazioa argitzeko da, eta haren edukia ezin da errekurritu.
Antsoainen, 2026ko apirilaren 7an.–Kontu-hartzailea, José María Gainza Ordoqui.
Iragarkiaren kodea: L2605149