85. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

228/2026 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2026-2027 ikasturterako egutegia Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan Lanbide Heziketa Bereziko zikloak eta Oinarrizko Maila Espezifikoko zikloak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko.

Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 22ko 52/2015 Foru Aginduan arautzen dira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako Lanbide Heziketako prestakuntza programak, "Lanbide Heziketa Bereziko zikloak" deituak, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen direnak. Foru agindu horren II. kapituluan, "Inskripzioa, prozedura eta onartzeko irizpideak" izenekoan, ezartzen denez, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroaren (NHEBZ) esku-hartzea beharrezkoa da onarpen prozedura ezartzeko. Onarpen prozedura bakoitzerako egutegia eta argibideak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez arautzen dira. Bestalde, 2023-2024 ikasturtetik aurrera, Nafarroan oinarrizko maila espezifikoko zikloak (GBE) ezarri dira, esperimentu gisa, hezkuntza-premia bereziak dituzten 21 urtera arteko gazteei zuzenduta, Nafarroako Lanbide Heziketako Sistemak inklusiorako espazioak sortzeko erronkei erantzuteko, bat etorriz Lanbide Heziketaren Antolamenduari eta Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren aginduarekin. Ziklo horietarako ere beharrezkoa da 2025-2026 ikasturterako onarpen prozesuaren egutegia ezartzea.

NHEBZk zehaztu dituenez Lanbide Heziketa Bereziko eta Oinarrizko Maila Espezifikoko zikloetan onartzeko prozesuaren egutegiaren datak, eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena ikusita.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2026-2027 ikasturtean ikastetxe publikoetan eta itunduetan Lanbide Heziketa Bereziko zikloak eta Oinarrizko Maila Espezifikoko zikloak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau eta dagokion eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroko zuzendaritzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko apirilaren 27an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

IKASLEAK 2026-2027 IKASTURTERAKO ONARTZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA. LANBIDE HEZIKETA BEREZIKO ZIKLOAK / OINARRIZKO MAILA ESPEZIFIKOKO ZIKLOAK

INSKRIPZIO EPEA

LANBIDE HEZIKETA BEREZIA

OINARRIZKO MAILA ESPEZIFIKOA

HASIERA
EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskripzio epe arrunta(inskripzio-orria eta hari atxiki beharreko dokumentazioa aurkeztea)

Maiatzaren 4a

Maiatzaren 22a

14:00ak arte

–Onarpen prozesuko hurrengo urratsen egutegia:

EPE ARRUNTA

HASIERA
EGUNA

BUKAERA EGUNA

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Maiatzaren 26a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Maiatzaren 26a

Maiatzaren 28a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

Maiatzaren 29a

Matrikulazio-egunak

Ekainaren 9a

Ekainaren 12a

14:00ak arte

–Orientatzaileentzako egutegia:

A. LH Bereziko zikloetan onartzeko prozesua.

Txostenak igortzeko azken eguna.

–Curriculum Bereziko Unitate batean ikasi duten eta desgaitasunen bat duten ikasleei buruzko txosten psikopedagogikoa, curriculum gaitasunaren mailak adierazita, hezkuntza arlo guztietan (ikastetxeko orientatzaileari zuzendutako txostena).

–Txosten psikopedagogikoa, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten eta curriculum-egokitzapen esanguratsuak izan dituzten Bigarren Hezkuntzako ikasleei buruzkoa (NHEBZri zuzendutako txostena, Enplegu arloari).

–Txosten psikopedagogikoa, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten eta beste irakaskuntza batzuk egin dituzten ikasleei buruzkoa (NHEBZri zuzendutako txostena, Enplegu arloari).

Ekainaren 16a

Ekainaren 19a (14:00ak arte)

B. Oinarrizko Maila Espezifikoko zikloetan onartzeko prozesua (NHEBZn aurkeztu beharrekoa, creeninl@educacion.navarra.es).

Txostenak igortzeko azken eguna.

–Irakasle taldearen proposamen-txostena.

–Ikasleei eta familiei informazioa emateko dokumentua.

–Inskripzio-orria.

–Erantsitako dokumentazioa: NANa, AIZa edo pasaportea.

–Desgaitasunari buruzko ziurtagiria (ez da nahitaezkoa).

2026ko maiatzaren 4tik 22ra

(14:00ak arte)

Txostena igortzeko azken eguna.

–Txosten psikopedagogikoa.

Maiatzaren 29a baino lehen

(14:00ak arte)

Iragarkiaren kodea: F2606286