Iragarkia
84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
30E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntza honen deialdia onesten baita: "2026an hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko laguntzak". Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 896538.
18/1986 Foru Legeak, abenduaren 15eko, Euskarari buruzkoak, 27. artikuluan premiatzen ditu Nafarroako Administrazio Publikoak hedabide publiko eta pribatuetan euskararen presentzia gero eta handiagoa sustatzera. Horretarako, eta komunikabideek euskara gero eta gehiago eta ohikotasunez erabil dezaten, Nafarroako Gobernuak diruz eta materialez laguntzeko planak gauzatuko ditu.
Lege betebehar hori betetzeko, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eginkizun hauek ditu esleituak: Nafarroako hedabide sozial publiko zein pribatuetan euskararen presentzia progresiboa sustatzea, laguntza ekonomiko eta materialerako planak egitea, eta Nafarroako hedabide publiko eta pribatuetan euskara sustatzeko egiten diren deialdiak kudeatu eta ebaluatzea, aipatu erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 240/2023 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz.
Ondorioz, komenigarritzat jotzen da "2026an hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko laguntzak" ematea, norgehiagoka araubidean emateko prozedurari jarraikiz.
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat etorriz,
AGINTZEN DUT:
1. Onestea "2026an hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko laguntzak" dirulaguntzaren deialdia.
2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean jaso dira.
3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, kontuan hartuta zenbat eskaera jasotzen diren:
AURREKONTU PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
B30002-B3200-4709-334100: Hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko laguntzak | 2026 | 1.446.000,00 |
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta eranskinak.
5. Foru agindu hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuan duen Kontu Hartzailetza Delegatura, departamentu horretako Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Euskarabideko Euskara Sustatzeko Atalera eta Gai Administratiboak, Langileria eta Azpiegiturak Kudeatzeko Atalera, eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera, bidezko ondorioak izan ditzaten.
6. Deialdi honen eta haren oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko martxoaren 31n.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK
1.–Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da Nafarroan zabaltzen diren eta idatzizko hedabideak, irratiak eta online euskarri digitalak baliatzen dituzten komunikazio proiektuetan euskararen erabilera sustatzeko 2026an emanen diren laguntzak arautzea.
2.–Onuradunak.
2.1. Laguntza hauek jasotzen ahalko ditu Nafarroan hedatzen diren eta erabat edo partzialki euskaraz egiten diren komunikazio proiektuak gauzatzen dituen hedabide baten titularra den pertsona juridiko orok. Komunikazio proiektuaren ekoizpenari dagokionez, baldintza hauek bete beharko dira:
–Egunkariak edo aldizkariak euskarri dituzten komunikazio proiektuak, baldin argitara eman badira, etenik gabe, deialdi hau argitaratu den egunera arte, eta lege gordailua badute.
–Irrati-difusioa euskarri duten komunikazio proiektuak, baldin eta irratiko komunikazio zerbitzuak emateko Nafarroako Gobernuak ematen dituen lizentzien titularrak badira, eta lizentzia eskuratzeko bete behar zituzten baldintza teknikoen eta programaziokoen araberako emanaldiak eskaintzen badituzte deialdi honen eskaerak aurkezteko epean.
–Erabat digitalak diren edo online euskarri digitalak baliatzen dituzten komunikazio proiektuak, baldin euskaraz badira edo euskara erabiltzen badute, eta jarduera hori estatutuen xede sozialean legez aitortuta badute.
2.2. Ekoizpen propioa duten komunikazio proiektuak lagunduko dira diruz, hau da, edukia entitateko erredakzio taldeak, egileek edo kolaboratzaileek sortu eta sinatu beharko dute. Jatorrizko sorkuntzak izanen dira.
2.3. Deialdi honetatik at geldituko dira:
a) Lurreko Telebista Digitalak (LTD) eta telebisten euskarri digitalak.
b) Alderdi politikoek, izaera politikoko elkarteek, sindikatuek, lanbide elkargoek eta antzekoek argitaratzen dituzten komunikazio proiektuak edo euskarriak.
c) Elkarteek, kirol klubek, fundazioek edo antzekoek beren kideen artean banatu eta erabiltzeko argitaratzen dituzten komunikazio euskarriak.
d) Ikastetxeetako aldizkariak, aldizkari espezializatuak, kultura buletinak eta kultura ekitaldi jakinei edo publiko espezializatuari zuzendutako kultura ekitaldiei eskainitako buletinak; bai eta esparru jakin bateko komunikazio proiektu espezializatuen euskarriak ere.
e) Ikuskizunen gidak, denbora-pasak eta gisakoak.
f) Udal informazioko buletinak eta udal argitalpenak.
g) Idatzizko hedabideen barne banatzen diren tarteak.
h) Lege gordailu zenbakirik ez duten argitalpenak.
i) Online komunikazio proiektuak, baldin eta jarduera hori legez jasoa ez badute beren estatutuetan, xede sozialen artean.
j) Komunikazio proiektuen online euskarri digitaletan, deialditik at geratuko dira orrialdeen %50ean gutxienez euskaraz nabigatzea ahalbidetzen ez dutenak, eta baita azpidomeinu eta birbideratzeak ere.
k) Enpresek beren produktuak sustatzeko egiten dituzten argitalpenak, interes orokorreko albisteak jasotzen badituzte ere.
l) Atari eta webgune puntualak, jardunaldi edo ekimen zehatzen kariaz sorturikoak, euskararekin lotura zuzena izanik ere.
m) Berriro editatu diren argitalpenak, edo lehenago editatu edo argitaratu diren beste hedabide batzuetatik egokitu diren edukiak. Jada editatu diren beste hedabide batzuetako argitalpenen itzulpenak. Halaber, erakunde publikoek edo entitate pribatuek gobernuaren edo entitate publikoen enkarguz egin dituzten argitalpenak ere at geldituko dira.
n) Publizitateko atariak eta argitalpen digitalak, lineako merkataritza gidak eta, oro har, nagusiki publizitate xede edo eduki bat duten argitalpen digital guztiak.
3.–Betekizunak.
3.1. Onuradun izateko, baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Legez eratuta egotea eta behar bezala inskribatuta egotea Merkataritza Erregistroan, pertsona juridikoa enpresa bada, edo dagokion erregistroan, pertsona juridikoa fundazioa, elkartea edo kooperatiba bada.
b) Zergen arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.
c) Ez egotea dirulaguntzen onuraduna izateko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. apartatuan eta, bereziki, 3. apartatuan ezarritako gainerako debeku egoeretan.
d) Laguntza hauek jasotzen dituzten fundazioek, Nafarroako Fundazioei buruzko ekainaren 30eko 13/2021 Legearen 49. artikuluaren arabera, kontuak dagokien babesletzari aurkezteko betebeharrak bete beharko dituzte.
b), c) eta d) baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, entitateen ordezkaritzaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, eskaera inprimakian jasota dagoena.
3.2. 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, ez dira onuradun izaten ahalko zuzenbide publikoko entitateez bestelako pertsona fisiko eta juridikoak, baldin eta irabazi asmorik badute eta betetzen ez badituzte Merkataritzako eragiketetako berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak.
Honako agiri hauen bidez frogatuko da bete direla ordainketa epeak:
a) Kontabilitate araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten pertsona fisiko eta juridikoen kasuan: pertsona fisikoak edo, pertsona juridikoen kasuan, administrazio organoak edo baliokideak, behar adinako ordezkaritza ahala duenak, sinatutako ziurtagiria, non adieraziko baita bete direla abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak. Egoera hori egiaztatzeko, b) letran adierazitako frogabideren bat ere erabiltzen ahal dute.
Kontabilitate araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek honako hauen bidez frogatzen ahal dute:
1.–Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean (KAEO) inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiria, jasoko duena auditatutako azken urteko kontuen memorian deskribatutako ordainketen arloko informazioaren transkripzio banakatua, kontu horietatik ondorioztatzen denean lortu dela abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzeko maila, atal honetan zehaztutakoa, oinarri hartuta uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatutako informazioa.
Ziurtagiri hori baliozkoa izanen da hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte.
2.–Aurreko ziurtagiria ezin bada egin, KAEOn inskribatutako auditore batek egindako «Adostutako prozeduren gaineko txostena», non adieraziko baita ezen, berrikuspena eginda sozietatearen hornitzaileei erreferentziazko data batean ordaintzeke dauden fakturen lagin adierazgarri bati (betetzea ziurtatzeko kontuan hartutako data deialdiaren argitalpen data baino geroagokoa izan beharko da), ez dela salbuespenik detektatu abenduaren 29ko 3/2004 Legearen ordainketa epeak betetzeko orduan, edo, halakorik detektatu bada, ez dutela eragozten hurrengo paragrafoan eskatzen den betetze maila lortzea.
Ondorio horietarako, baldintza hori betetzat joko da baldin eta 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzeko maila baldin bada 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan ezarritako ehunekoaren adinakoa edo handiagoa.
Nahi izanez gero, dokumentazio hori laguntza eskaerarekin batera aurkezten ahalko da, eta, une horretan aurkeztu ezean, hilabeteko epea emanen da horretarako, dirulaguntza emateko ebazpenean. Hala ere, b) letrako dokumentazioa ezin bada lortu epe hori baino lehen, eskatu izanaren egiaztagiria aurkeztuko da, eta, lortutakoan, bost egun naturaleko epe luzaezinean aurkeztuko da.
Epe hori eskatutako dokumentazioa aurkeztu gabe iraganik, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.
3.3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.
4.–Aurrekontu erabilgarria.
Deialdi honetara bideratutako aurrekontua 1.446.000,00 eurokoa da, zeina ordainduko baita 2026ko partida honen kargura: B30002 B3200 4709 334100 "Hedabideetan euskararen presentzia sustatzeko laguntzak".
Diruz laguntzen diren jarduerak 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte eginak behar dute, bi egun horiek barne. Euskarabideari ziurtagiriak aurkezteko epea 2026eko urriaren 15ean agortuko da, eta ordura arte ordaindutako fakturak onartuko dira.
Gastu diruz lagungarritzat hartuko da, bakar-bakarrik, 2026ko irailaren 30era arte egindakoa. Gastu horiek ordainduta egon behar dute 2026ko urriaren 15a baino lehen, hau da, justifikazioak aurkezteko epea agortu baino lehen.
5.–Jarduketa diruz lagungarriak eta laguntzen zenbatekoak.
5.1. Laguntzen modalitateak eta zenbatekoa:
Komunikazio proiektua osatzen duten hedabideen jarduerari dirulaguntza emanen zaio modalitate eta zenbateko hauen arabera:
A modalitatea: egoitza soziala Nafarroan duten toki mailako eta euskara hutsezko komunikazio proiektuentzat. Modalitate honek 867.100 euroko zuzkidura du.
B modalitatea: euskara hutsezko komunikazio proiektu orokorrentzat. Modalitate honek 387.900 euroko zuzkidura du.
C modalitatea: euskara erabiltzen duten eta deialdia argitaratzeko datan egoitza soziala edo lantoki bat Nafarroan duten komunikazio proiektuentzat, izan toki mailakoak edo izan orokorrak. Modalitate honek 191.000 euroko zuzkidura du.
Toki mailako hedabidetzat joko dira jarduketa esparrua Nafarroako Foru Komunitatera edo horren barneko eremu batera mugatua dutenak eta egoitza soziala Nafarroan dutenak.
Hedabide orokortzat joko dira Nafarroan hedatzen diren komunikazio proiektuak.
Komunikazio proiektu bakoitza modalitate bakarrean aurkeztuko da, eta eskabide bakarra eginen da proiektu bakoitzarentzat. Eskabidean akats materiala egin bada modalitatea hautatzean, balorazio batzorde teknikoak proiektua dagokion modalitatean sartzeko ahalmena izanen du.
Erabat euskaraz egiten diren komunikazio proiektuen kasuan (B modalitatea) eta euskara erabiltzen duten komunikazio proiektuen kasuan (C modalitatea), diruz lagungarriak izanen dira Nafarroako kontsumitzaileekin lotutako gastuak. Horretarako, difusio datu propioetatik edota estatistika ofizialetako hedabideen kontsumoari buruzko datuetatik eratorritako irizpideen araberako egozpena eginen dute. Era berean, ondorio hauetarako, erreferentziako oinarri moduan hartuko dira iturri hauetan argitaratzen diren hedabideen kontsumoari buruzko datuak: hedabideen audientzia azterketak (CIES), hedabideen azterketa orokorra (EGM), Nafarroako Estatistika Institutua (NASTAT) eta Euskararen Adierazle Sistema (EAS), bai eta erakunde horiek argitaratzen dituzten euskararen ezagutzari buruzko biztanleria ehunekoen datuak ere.
5.2. Gastu diruz lagungarriak:
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako, gastu diruz lagungarriak dira zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak eta 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte egiten badira, biak barne. Gastu diruz lagungarriaren eskuratze kostuak ez du inoiz izan behar merkatu balioa baino handiagoa.
Honako alor hauetako gastuak izanen dira diruz lagungarriak: langileria gastuak, funtzionamendukoak, mekanikoak, banaketa eta ekoizpenekoak, inbertsioak ez direnak. Honako hauek ere hartuko dira kontuan: lan kontratudunen eta kolaboratzaileen kontratazioaren ondoriozko gastuak, baita euskarazko lanei dagozkien funtzionamendu eta banaketa gastuak ere, baldin egozten ahal bazaizkio dirulaguntzaren xedea den jarduerari, eta horrela onartzen baditu deialdi honen balorazio batzorde teknikoak, oro har onartutako kontabilitate printzipioak aplikaturik.
Euskara baliatzen duten beste hizkuntza batzuetako komunikazio proiektuek euskararen erabileraren aurreikuspena eginen dute.
Komunikazio proiektu guztiek adierazi beharko dute dagozkien komunikazio euskarriek Nafarroan zenbat kontsumitzaile izanen dituztela aurreikusten duten.
–Langile gastuak: kontratatutako langileen kostuak oro har, nominak eta gizarte segurantza, baita zuzenbidean onartzen den edozein bitarteko baliatuz egin diren langile ordainketak ere.
–Funtzionamendu gastuak: kudeaketa administratiboko gastuak, lokalen alokairu, mantentze lan eta tresneriakoak, argindarraren, telefonoaren eta Interneten fakturak.
–Gastu mekanikoak: inprimaketa propioak, baldin eta komunikazio proiektuaren ekoizpen propioari dagozkionak badira.
–Banaketa gastuak: idatzizko egunkari eta aldizkarien euskarrien banaketatik eratorritakoak, hartzailearengana iritsi arte, eta edukien difusiotik eratorritakoak.
–Ekoizpen gastuak: kazetariak, diseinatzaileak, soinu edo informatika teknikariak eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura duten bestelako laguntzaileak.
–Ondasun inbentariagarrien amortizazio gastuak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak betetzen badituzte.
Gastu hauek ez dira diruz lagunduko:
a) Banku kontuetako interes zordunak.
b) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.
c) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) gastua, zerga berreskuratu ezin duten zentroetan izan ezik. Hala ere, BEZa berreskuratu ezin duten onuradunen kasuan, gastutzat joko da eta hala egiaztatu beharko dute dagokion erantzukizunpeko adierazpenarekin.
5.2.1. Azpikontratazioa.
Dirulaguntza honetan aurreikusitako ondorioetarako, bidezkoa da azpikontratazioa egitea, alegia, hirugarrenekin hitzartzea haiek gauzatu dezatela, osorik edo zati batean, dirulaguntzaren xede den jarduera. Dirulaguntzaren xede den jarduera onuradunak berak egin ahal izateko egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.
Entitate edo pertsona onuradunek aukera izanen dute diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzeko, osorik edo partzialki, jardueren kostuaren %100era arte.
Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritako gainerako aurreikuspenak ere bete beharko dira. Zehazki, hirugarrenekin hitzarturiko jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, azpikontratazioa egiteko kontratua idatziz sinatu beharko da.
6.–Eskaerak nola eta noiz aurkeztu.
6.1. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta telematikoki aurkeztu beharko dira nahitaez Nafarroako Gobernuaren webguneko tramitazio ataleko fitxaren (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/idatzizko-hedabideetan-irratian-eta-online-hedabideetan-euskara-erabiltzeko-eta-hedabideetan-kultura-digitalaren-eta-berrikuntzaren-proiektuak-garatzeko-laguntzak) bidez (aurrerantzean, Nafarroako Gobernuaren "Tramitatu" botoiaren fitxa); horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da.
6.2. Dokumentazioa eskaneatuta aurkeztuko da, dokumentu bereizietan, bakoitzak bere izena behar bezala dakarrela.
6.3. Dirulaguntzaren zati guztiak betetzen ez badira edo eskatzen den nahitaezko dokumentazio guztia erantsi ez bada, interesdunari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko edo falta diren dokumentuak aurkezteko, hamar egun baliodunen buruan zuzenketa errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita. Halaber, adieraziko zaio, zuzenketa egin ezean, eskabidea atzera egin duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatuko dela dagokion ebazpena eman ondoren.
6.4. Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean emandako datuak, bai eta dirulaguntzaren onuradun izanez gero aurkezten diren gainerako datuak eta dokumentazioa ere, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoari jarraituz tratatuko dira. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuan.
7.–Laguntzak eskatzeko behar diren agiriak.
7.1. Nafarroako Gobernuaren "Tramitatu" botoiaren fitxa betetzea:
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/idatzizko-hedabideetan-irratian-eta-online-hedabideetan-euskara-erabiltzeko-eta-hedabideetan-kultura-digitalaren-eta-berrikuntzaren-proiektuak-garatzeko-laguntzak.
7.2. Gastuen, diru-sarreren eta dirulaguntzen aurreikuspena. Balantzearen aurreikuspena (II. eranskina).
Komunikazio proiektuen titularrek gastu, diru-sarrera eta dirulaguntzen guztizko aurreikuspena aurkeztu beharko dute 5.2 oinarrian aipatzen diren gastu diruz lagungarriak kontuan hartuta. Euskara baliatzen duten beste hizkuntza batzuetako komunikazio proiektuek euskararen erabileraren aurreikuspena eginen dute. Komunikazio proiektu guztiek adierazi beharko dute komunikazio euskarriek Nafarroan zenbat kontsumitzaile izanen dituztela aurreikusten duten.
Laguntzaren eskaeran, ez dira kontuan hartuko ez frogagiriak, ez fakturak, ez eta gastuen, diru-sarreren eta dirulaguntzen frogagiriak ere. Dokumentu horiek aurkezten badira, berriz bidali beharko dira justifikatzeko unean.
Eskatzaileak aurkeztu duen aurrekontuak barne baditu diruz lagungarriak ez diren gastuak, gehiegizkoak izateagatik edo dirulaguntzaren objektuarekin loturarik ez izateagatik, balorazio batzorde teknikoak zuzenketa proposamena eginen dio eskatzaileari, dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarri gisa erabiliko den gastu diruz lagungarrien aurrekontua zehazteko.
7.3. Entitate eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea:
Erakundea legez eratua dagoela egiaztatu beharko da:
a) Pertsona juridikoa enpresa bat bada: eraketa edo aldaketa eskritura, hala badagokio, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuta, bai eta entitatearen estatutu legeztatuak ere.
b) Pertsona juridikoa fundazio, elkarte edo kooperatiba bat bada: dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria, baita erakundearen estatutu legeztatuak ere.
c) Entitatearen identifikazio fiskaleko txartela.
7.4. Entitatearen legezko ordezkariaren frogagiria eta entitatearen legezko ordezkaritza gaitasuna aurkeztea:
–Ordezkariaren nortasuna (NANaren edo pasaportearen fotokopia).
–Ordezkariaren legezko ahalordea.
7.5. Komunikazio proiektuaren 2026rako memoria xehatua.
A eta B modalitateetako komunikazio proiektuen kasuan, memoriaren edukiak zorrozki errespetatu beharko ditu 10.4 oinarrian definitu diren balorazio irizpideak, eta III. eranskineko txantiloia erabiliko da horretarako.
C modalitateko komunikazio proiektuen kasuan, memoriaren edukiak zorrozki errespetatu beharko ditu 10.5 oinarrian definitu diren balorazio irizpideak, eta IV. eranskineko txantiloia erabiliko da horretarako.
III. eta IV. eranskinetako atalen batean informaziorik ematen ez bada edo emandakoa aski ez bada, proiektuak atal horretan ez du punturik lortuko.
7.6. Komunikazio proiektuak idatzizko egunkari edo aldizkari euskarria badu, deialdiaren epe barruan editatu diren aleak erantsi beharko dira. Ale horiek paperean edo euskarri informatikoan aurkezten ahal dira. Ez da beharrezkoa izanen argitaratu ahalean Euskarabideari bidali bazaizkio.
7.7. Komunikazio proiektuak irrati euskarria badu:
–Nafarroako Gobernuak emititzeko emandako indarreko administrazio emakida egiaztatzen duen dokumentazioa.
–Ekoizpen propioko grabaketa ordu baten lagina.
Ulertzen da irrati ekoizpen propioa dela irratiari atxikitako langileek edo kolaboratzaileek lizentziaren titular horrek dituen instalazioetan egindako programak, baldin eta bat badatoz emisioaren izaeraz eta estudioen egoitzaz aurkeztu zen proposamen teknikoarekin, ondoren Nafarroako Gobernuaren lizentzia edo baimena lortzeko. Beste hedabide batzuekin batera egindako programazioen berri eman beharko dute berariaz, horrelakorik badago.
Ez dira ekoizpen propiotzat onartuko ekoiztetxeei edota irratiei erositako edukiak, lehenago beste hedabide batzuetan edo hedabide berean emititu badira (berredatzeak).
7.8. Komunikazio proiektuak online euskarri digitala badu:
–Burutu den azken hiruhilekoko txostena, difusioari eta kontsumoari buruzko datuekin; edo, bestela, sarbide bat aktibatuko zaio Euskarabideari, zuzenean kontsultatzeko. Txostenak zehaztuko ditu ikustaldiak, ikusitako edukiak/orriak, eta ikustaldi bakoitzaren batez besteko denbora.
–Urtean zehar online hedabidean edo euskarriak argitaratu diren albisteen zerrenda, argitalpen dataren arabera ordenatuta.
7.9. Komunikazio proiektuaren negozio planaren laburpen exekutiboa, A eta B modalitateetan. Bestela, komunikazio proiektuak ez badu negozio planaren laburpen exekutiborik, V. eranskinean ageri den eskemari jarraituz egiten eta aurkezten ahalko dute.
7.10. Laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epe barruan, Gardentasun Legeak eskatzen dituen betebeharrak aurkeztu beharko dira: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/idatzizko-hedabideetan-irratian-eta-online-hedabideetan-euskara-erabiltzeko-eta-hedabideetan-kultura-digitalaren-eta-berrikuntzaren-proiektuak-garatzeko-laguntzak (ikus 16. oinarria).
7.11. Eskabidea lehenengoz aurkezten dutenek eta bankuko kontuaren zenbakia aldatu duten entitateek Nafarroako Gobernuko Diruzaintzari jakinarazi beharko diote kontu berria webgune honetan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.
7.12. Ordaintzeko epeak betetzen direla egiaztatzen duten frogagiriak, 3.2 oinarriarekin bat, laguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.
7.13. Komunikazio proiektuaren lan zentroaren kokapena zehazten duen erantzukizunpeko adierazpena, eta Nafarroako zentro horren irekitzea lan agintaritzari jakinarazi zitzaion data.
7.14. Proiektua baloratzeko interesekotzat jotzen diren agiri guztiak (ikus balorazio irizpideak 10.4 eta 10.5 oinarrietan).
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea hark zilegi izan dezan deialdi honetan eskatutako informazioa biltzea beharrezko erakundeetan, espedientea tramitatu eta ebazteko. Horrenbestez, eta aurkakorik adierazi ezean, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak kontsultatu eta egiaztatu eginen ditu identifikazio fiskaleko txartelari dagokion dokumentazioa, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak eta enpresa baten langile kopurua Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren kotizazio kontuaren kode bidez.
Entitate edo pertsona eskatzaileari dagokion dokumentazioa Administrazio honen esku badago, ez da beharrezkoa izanen berriz aurkeztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 53.d) artikuluarekin bat. Kasu horretan, dokumentazio hori indarrean dagoela agertzen duen adierazpena aurkeztu beharko da, zehaztuz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zein organotan edo tokitan aurkeztu zen eta noiz aurkeztu zen edo, kasua bada, administrazioak noiz eman zuen. Agiriekin loturiko prozedura bukatu zenetik bost urte baino gehiago igaro ez badira bakarrik erabiltzen ahalko da bide hori.
8.–Instrukzioa.
Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuak instruituko du prozedura. Eskaerak ebaluatuko ditu deialdi honetan ezarritako irizpideen arabera, eta, batzordeak egindako ebaluazioa ikusirik, ebazteko proposamena eginen du.
Baldin eta pertsona edo entitate onuradunek jarduera bera egiteko bateragarriak diren dirulaguntzak hartzen badituzte, dirulaguntzen zenbatekoa ez da inola ere izaten ahalko aipatu onuradunek egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuekin nahiz lagundutako jardueraren baliabide berekiekin batuta.
Instrukzio organoak ebaluatuko ditu eskaerak, deialdi honetan ezarritako irizpideak erabiliz.
9.–Balorazio batzorde teknikoa.
Aurkeztutako eskabideak aztertuko ditu, teknikoki eta aurrekontuaren aldetik egokiak diren begiratuko du, eta baloratu eginen ditu. Batzordearen irizpena loteslea izanen da, eta honako hauek osatuko dute:
–Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena; batzordeko burua izanen da.
–Euskara Sustatzeko Ataleko burua, edo hark eskuordetzen duena.
–Aholkularitza Ataleko burua, edo horrek eskuordetzen duen pertsona.
–Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko teknikari bat, idazkari lanetan ariko dena, botoa eta hitza dituela.
–Nafarroako Gobernuko Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak izendatutako pertsona bat.
Balorazio batzordeak kanpoko aholkularitza teknikoa jasotzen ahalko du; eta kanpoko aholkulariek, dirulaguntza eskaerei buruzko aholkularitza teknikoa emanen dutenek, hitza izanen dute, baina botorik ez. Halaber, eskaerak behar bezala baloratzeko beharrezkotzat jotzen dituen txosten teknikoak eskatzen ahalko ditu.
Batzordearen ebaluazioa ikusirik, Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen dio Euskarabideko zuzendari kudeatzaileari.
10.–Eskaerak baloratzeko baldintza orokorrak, berariazkoak eta irizpideak.
Kanpoan geratuko dira baldintza orokorrak betetzen ez dituzten proiektuak edo programak, bai eta modalitate bakoitzeko gutxieneko berariazko baldintzak betetzen ez dituztenak ere.
10.1. Baldintza orokorrak:
–Komunikazio proiektuaren euskarrietako edukiak ekoizpen propiokoak izanen dira. Edukia entitateko erredakzio taldeak, egileek edo kolaboratzaileek sortu eta sinatu beharko dute.
–Gutxieneko ekoizpen propioa 10.2 oinarrian zehaztu da A eta B modalitateen kasuan, eta 10.3 oinarrian C modalitatearen kasuan. Eduki propio hori entitateak kontratatu edo azpikontratatu duen edo entitatearen kolaboratzailea den pertsona batek sortu beharko du.
–Komunikazio proiektuaren edukiak euskaraz ekoiztuko dira erabat edo neurri batean, modalitate bakoitzerako ezarri diren gutxieneko baldintzen arabera (10.2 eta 10.3 oinarriak).
–Publizitate edukia ez da izanen argitalpenaren %30etik gorakoa.
–Jabetza intelektualari buruzko araudia betetzea.
–Hizkera ez-sexista erabiltzea eta edukiak pertsonen giza duintasuna errespetatzeko moduan tratatzea.
10.2. A eta B modalitateetarako gutxieneko berariazko baldintzak:
–Hizkuntzaren kalitatea bermatzea oso garrantzitsua denez, Euskaltzaindiaren arau eta gomendioak jarraitu eta bete beharko dira. Deialdi honen bidez diruz lagundutako jarduerak egiten dituzten langileek euskarazko C1 titulua edo titulu baliokideren bat izan beharko dute, hizkuntza gaitasun aitortua dutenek izan ezik.
–Komunikazio proiektuak idatzizko egunkaria badu euskarri: egunean 25 orrialde ekoiztea, edo astean 150, eta zenbaki bakoitzaren 1.000 ale banatzea Nafarroan.
–Komunikazio proiektuak Nafarroan banatzen diren aldizkariak baditu euskarri: urtean 6 zenbaki ekoiztea gutxienez ekoizpen propioko edukiekin.
–Komunikazio proiektuak irratiak baditu: astean ekoizpen propioko 8 ordu ematea gutxienez euskaraz.
–Komunikazio proiektuak online euskarri digitala badu edo erabat digitala bada online eta erabat euskaraz egiten bada: ekoizpen propioko euskarazko edukiak hamabostean behin berritzea, gutxienez.
10.3. C modalitaterako gutxieneko berariazko baldintzak:
–Komunikazio proiektuak idatzizko egunkaria badu euskarri: egunean orrialde bat ekoitzi beharko dute euskaraz, edo astean 8 orrialde gutxienez ere, eta zenbaki bakoitzaren 8.000 ale banatu Nafarroan. Euskarazko gutxieneko edukia zein den kalkulatzeko, euskaraz dauden informazio moduluak hartuko dira kontuan, publizitate moduluak alde batera utzita.
–Komunikazio proiektuak euskara erabiltzen duten aldizkariak baditu euskarri eta aldizkari horiek hizkuntza eremu mistoan edota ez euskaldunean hedatzen badira: urtean 4 zenbaki ekoiztea gutxienez eduki propioekin eta hedapen esparruan interes orokorrekoak diren edukien %10 batez beste euskaraz izanik. Hori kalkulatzeko, kontuan hartuko dira euskaraz dauden informazio moduluak, publizitate moduluak alde batera utzita.
–Komunikazio proiektuak euskara erabiltzen duten irratiak baditu hizkuntza eremu mistoan edota ez euskaldunean: ekoizpen propioko orduen %10 gutxienez euskaraz ekoiztea.
Komunikazio proiektu berrien kasuan edo euskara edukietan erabiltzen hasi direnen kasuan, baldin eta 3 urtetik beherako antzinatasuna badute eta euskara baliatzen duten aldizkariak edo irratiak badituzte hizkuntza eremu mistoan edota ez euskaldunean, balorazio batzorde teknikoak diruz lagungarritzat onartzen ahalko ditu euskarazko edukia %10etik beherakoa duten eskaerak, Nafarroako Estatistika Institutuaren (NASTAT) datu soziolinguistiko eguneratuen arabera.
–Komunikazio proiektuak online euskarri digitala badu edo erabat digitala bada online eta euskara erabiltzen badu Nafarroan: edukiak hamabostean behin berritzea, gutxienez. Edukien %10, gutxienez ere, ekoizpen propiokoa eta euskaraz izan beharko da.
10.4. A eta B modalitateetarako balorazio irizpideak:
Balorazio irizpideak hiru multzotan banatu dira, eta gehienez 100 puntu lortzen ahalko dira guztira:
1) Komunikazio irizpideak: gehienez 45 puntu.
2) Ibilbidea eta baliabideak: gehienez 40 puntu.
3) Egoera ekonomikoa: gehienez 15 puntu.
Dirulaguntza lortzeko gutxienez ere 33 puntu lortu beharko dira.
10.4.1. Komunikazio irizpideak (0-45 puntu):
a) Komunikazio helburua (0-5 puntu): apartatu honetan baloratuko da komunikazio proiektuaren azalpen orokorra eta analisia, irizpide hauen arabera: komunikazio xedea, hedapen eremua, xede audientzia taldea edo taldeak eta horien segmentazioa eta kode deontologikoa (eduki propioak sortzea, iturrien fidagarritasuna, egiazkotasuna, kodea betetzea edo ez betetzea).
b) Komunikazio euskarrien analisia (0-28 puntu): aintzat hartuko da komunikazio euskarrien egokitasuna eta aniztasuna a) puntuan adierazi diren xede taldeetara iristeko, irizpide hauen arabera: gaurkotasuna (0-8 puntu), irisgarritasuna (0-2 puntu), diseinua (0-10 puntu) eta maiztasuna (0-8 puntu).
–b.1 Gaurkotasuna: aintzat hartuko dira edukien ekoizpena eta egokitasuna, betiere kontuan hartuta errealitatea, gaurkotasuna eta xede audientzia taldeak.
–b.2 Irisgarritasuna: irisgarritasun elementuak izatea. Aintzat hartuko da horrelakorik baden ala ez: azpitituluak, audiodeskripzioa, irudietarako testu alternatiboak, kontraste handia eta teklatu bidezko nabigazioa.
–b.3 Diseinua: aintzat hartuko dira edukien diseinu grafikoa eta aniztasuna, esaterako, albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, bideoak dituzten multimedia edukiak, infografiak, podcastak eta difusio estrategiak. Diseinu moldagarriak aplikatzea ere baloratuko da.
–b.4 Maiztasuna: euskarri bakoitzaren ekoizpena taula honen arabera baloratuko da:
EUSKARAZKO EUSKARRIAK | 0 PUNTU GUTXIENEKO BALDINTZAK BETETZEA | 4 PUNTU | 8 PUNTU |
Eguneroko prentsa | 0-2.999 irakurle Nafarroan | 3.000 eta 4.999 irakurle artean Nafarroan | 5.000 irakurle edo gehiago Nafarroan |
Aldizkari kopurua urtean | 6 aldizkari | 7 - 12 aldizkari | > 12 aldizkari |
Irratiak | Ekoizpen propioko 8 ordu astean | Ekoizpen propioko 8 eta 10 ordu artean astean | Ekoizpen propioko 10 ordu baino gehiago astean |
Online euskarri digitala edo erabat digitala online | Hamabostean behin edukiak sortzea | Astean behin edukiak sortzea | Edukiak egunero sortzea |
Euskarri bakoitzean lortu diren puntuak batuko dira, eta emaitza komunikazio proiektuaren euskarri kopuruarekin zatituko da.
c) Euskararen tratamendua (0-5 puntu): aintzat hartuko da euskarazko edukien sorkuntza, eta hizkuntza erabileraren zuzentasun eta egokitasun gramatikala bermatzeko neurriak. Komunikazio proiektuak euskal kulturarekiko edo euskararekiko duen konpromisoa azalduko da. Aintzat hartuko da Nafarroako esamoldeak eta euskalki propioak erabiltzen diren, modalitateen arabera.
d) Audientzia eta kontsumo datuak (0-3 puntu): aintzat hartuko da datuen analisia eta datu horiek lortzeko erabili den panelen sistema, analisitik eratorritako ondorioekin batera. Horrez gain, komunikazio proiektuaren xede taldeak segmentatzeko estrategia ebaluatuko da:
Ez da daturik jasotzen (1) | 0 puntu |
Audientzia eta kontsumo datuak jasotzen dira | 1 puntu |
Audientzia eta kontsumo datuak jasotzen dira eta komunikazio estrategiak egiten dira. | 2 puntu |
Aurreko guztiaz gain, datuak epe luzera negozio estrategia orokorra egiteko erabiltzen dira. | 3 puntu |
(1) Online euskarri digitalek edo erabat digitalek halabeharrez bidali behar dituzte audientzia eta kontsumo datuak. | |
e) Gizarte eragina (0-4 puntu): komunikazio proiektuak zenbait alderditan duen gizarte eragina neurtuko da, hala nola euskararen normalizazioan, demokraziaren hobekuntzan, landa mundua biziberritzean, lurraldearen eta ekonomiaren garapenean edo lurralde identitatean; halaber, gizarte inguruneak komunikazio proiektuan zer inplikazio duen kontuan hartuko da.
10.4.2. Ibilbidea eta baliabideak (0-40 puntu).
f) Komunikazio proiektuaren ibilbidea edo urteak: aintzat hartuko dira komunikazio proiektuaren euskarri bakoitzaren urteak (0-3 puntu).
Komunikazio proiektuak edo euskarriak 5 urte baino gutxiago ditu | 1 puntu |
Komunikazio proiektuak edo euskarriak 5 eta 10 urte artean ditu | 2 puntu |
Komunikazio proiektuak edo euskarriak 10 urtetik gorako ibilbidea du | 3 puntu |
g) Komunikazio proiektuan lanaldi osoan edo horren baliokidean (lanaldi partzialen batura) lan egiten duten langileen kopurua (0-10 puntu).
1-5 langile | 3 puntu |
6-15 langile | 6 puntu |
16 langile baino gehiago | 10 puntu |
h) Komunikazio proiektuko lantaldearen osaera eta esperientzia (0-15 puntu).
Titulaziorik gabeko pertsonak: 1 puntu esperientzia urte bakoitzeko | 0-5 puntu |
Komunikazioarekin lotutako erdi mailako titulua edo diplomatura duen pertsona bakoitzeko | 3 puntu |
Kazetaritza titulazioa edo baliokidea duen pertsona bakoitzeko | 5 puntu |
i) Komunikazio proiektuak Nafarroan dituen lantokietan dauden emakumeen ehunekoa (0-4 puntu).
%40-60 artean | 2 puntu |
%60 baino gehiago | 4 puntu |
j) Desgaitasuna duten pertsonen presentzia komunikazio proiektuak Nafarroan dituen lantokietan (0-4 puntu).
50 LANGILE BAINO GUTXIAGO DITUZTEN KOMUNIKAZIO PROIEKTUAK | |
Desgaitasuna duen langile bat gutxienez | 2 puntu |
Desgaitasuna duten langile bat baino gehiago | 4 puntu |
50 LANGILE BAINO GEHIAGO DITUZTEN KOMUNIKAZIO PROIEKTUAK | |
%2-3 artean | 2 puntu |
%3 baino gehiago | 4 puntu |
k) Digitalizazio estrategia (0-4 puntu):
Komunikazio proiektuak berrikuntza proiektuak garatzen ditu bere kabuz edo aholkularitza enpresen edo komunikazio proiektuen sareen bitartez | 2 puntu |
Komunikazio proiektuak, berrikuntza proiektuak garatzeaz gain, eraldaketa digitalerako estrategiak garatzen ditu bere prozesuen, produktuen eta zerbitzuen lehiakortasuna hobetzeko | 4 puntu |
10.4.3. Egoera ekonomikoa eta negozio plana (0-15 puntu).
l) Egoera ekonomikoa (0-5 puntu): komunikazio proiektuaren finantzaketa azalduko da (zerbitzuen edo produktuen salmentatik lortutako diru-sarrerak, publizitatea, babesletzak, harpidetzak, ekarpen ekonomiko propioak eta dirulaguntzak).
Horrekin batera, proiektuaren gastuak ere zehaztuko dira (langileen nominak, funtzionamendu gastuak, gastu mekanikoak, banaketako edo hedapeneko gastuak, ekoizpen gastuak eta aholkularitza gastuak). Nafarroako saltokietan saldutako edo banatutako aleen kopuruari, harpidetzeei eta zabalkundeari buruzko zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da.
Egoera ekonomikoa gutxi xehatu da edo inkoherentziak daude komunikazio proiektuaren azalpen teknikoaren eta egoera ekonomikoaren artean | 1 puntu |
Egoera ekonomikoa gutxi xehatu da edo inkoherentziak daude komunikazio proiektuaren azalpen teknikoaren eta egoera ekonomikoaren artean | 3 puntu |
Egoera ekonomikoa koherentea eta xehatua da | 5 puntu |
m) Negozio plana (0-10 puntu): komunikazio proiektuaren negozio planaren laburpen exekutiboa baloratuko da.
Bestela, komunikazio proiektuak negozio planaren txostenik ez badu, V. eranskinean ageri den eskemari jarraituz egiten ahalko da txostena.
Berdinketarik izanez gero, 10.4.1 apartatuan (Komunikazio irizpideak) puntu gehien lortu dituen proiektuaren alde ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, 10.4.2 apartatuan (Ibilbidea eta baliabideak) lortutako puntuazioak deseginen du.
Balorazio batzorde teknikoak originalak ez izatearen zantzuak dituzten edukiak edo beste hedabide batzuetako edukien oso antzekoak direnak baztertzen ahalko ditu.
10.5. C modalitatea baloratzeko irizpideak:
Balorazio irizpideak lau multzotan banatu dira, eta gehienez 75 puntu lortzen ahalko dira guztira:
1) Komunikazio irizpideak: gehienez 45 puntu.
2) Ibilbidea eta baliabideak: gehienez 20 puntu.
3) Egoera ekonomikoa: gehienez 5 puntu.
4) Euskarak epe ertain eta luzera izanen duen presentziaren azalpena: gehienez 5 puntu.
Dirulaguntza lortzeko gutxienez ere 25 puntu lortu beharko dira.
10.5.1. Komunikazio irizpideak (0-45 puntu):
a) Komunikazio helburua (0-5 puntu): apartatu honetan baloratuko da komunikazio proiektuaren azalpen orokorra eta analisia, eta euskarak proiektuan duen tokia, irizpide hauen arabera: komunikazio xedea, hedapen eremua, xede audientzia taldea edo taldeak eta horien segmentazioa eta kode deontologikoa (eduki propioak sortzea, iturrien fidagarritasuna, egiazkotasuna, kodea betetzea edo ez betetzea), betiere euskarazko edukiari dagokionez.
b) Komunikazio euskarrien analisia (0-28 puntu): aintzat hartuko da euskara erabiltzen duten komunikazio euskarrien egokitasuna eta aniztasuna a) puntuan adierazi diren xede taldeetara iristeko, irizpide hauen arabera: euskarazko edukien ikusgarritasuna (0-8 puntu), irisgarritasuna (0-2 puntu), diseinua (0-10 puntu) eta maiztasuna (0-8 puntu).
–b.1 Euskarazko edukien ikusgarritasuna: edukiek komunikazio euskarrian duten ikusgarritasuna baloratuko da:
Ikusgarritasun txikia eta posizionamendu baxua duten edukiak | 1 puntu |
Ikusgarritasun ertaina eta tarteko posizionamendua duten edukiak (lehen begiratuan ikusgarri, euskarriaren erdigunean) | 4 puntu |
Ikusgarritasun handia eta posizionamendu ona duten edukiak (oso ikusgarriak, erdigunean, azalean, atzeko azalean, etab.) | 8 puntu |
–b.2 Irisgarritasuna: irisgarritasun elementuak izatea. Aintzat hartuko da horrelakorik baden ala ez: azpitituluak, audiodeskripzioa, irudietarako testu alternatiboak, kontraste handia eta teklatu bidezko nabigazioa.
–b.3 Diseinua: aintzat hartuko dira euskarazko edukien diseinu grafikoa eta aniztasuna, esaterako, albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, bideoak dituzten multimedia edukiak, infografiak, podcastak eta eduki horien difusio estrategiak. Diseinu moldagarriak aplikatzea ere baloratuko da.
–b.5 Maiztasuna: kontuan hartuko da euskara erabiltzen duen euskarri bakoitzaren ekoizpen propioa; horretarako, dauden informazio moduluak batuko dira, publizitate moduluak alde batera utzita, honela:
EUSKARA ERABILTZEN DUTEN EUSKARRIAK | 0 PUNTU GUTXIENEKO BALDINTZAK BETETZEA | 4 PUNTU | 8 PUNTU |
Eguneroko prentsa | Egunean 1 orrialde edo astean 8 orrialde gutxienez, eta zenbaki bakoitzaren 8.000 ale | Egunean 2 orrialde edo astean 16 eta 23 bitartean | Egunean 3 orrialde edo, gutxienez ere, astean 24 |
Aldizkari kopurua urtean | Urtean gutxienez 4 zenbaki ekoiztea eta edukien %10 batez beste euskaraz izatea | Urtean gutxienez 4 zenbaki ekoiztea eta edukien %11 eta %24 artean, batez beste, euskaraz izatea | Urtean gutxienez 4 zenbaki ekoiztea eta edukien %25 edo gehiago, batez beste, euskaraz izatea |
Irratiak | Ekoizpen propioko emisio orduen %10 gutxienez euskaraz izatea | Orduen %10 eta %15 artean euskaraz eta ekoizpen propiokoak izatea | Orduen %15 baino gehiago euskaraz eta ekoizpen propiokoak izatea |
Online euskarri digitala edo erabat digitala online | Edukiak hamabostean behin berritzea, gutxienez ere. Edukien %10 gutxienez ekoizpen propiokoa eta euskaraz izatea | Edukiak astean behin berritzea. Ekoizpen propioko edukien %11 eta %25 artean euskaraz izatea | Edukiak astean behin berritzea eta ekoizpen propioko edukien %25etik gora euskaraz izatea |
Euskarri bakoitzean lortu diren puntuak batuko dira, eta emaitza komunikazio proiektuaren euskarri kopuruarekin zatituko da.
c) Euskararen tratamendua (0-5 puntu): aintzat hartuko da euskarazko eduki propioen sorkuntza, izan gaurkotasunari lotutako edukiak edo izan hedabidearen ingurune sozial eta geografikoarekin lotutakoak. Aintzat hartuko dira zuzentasun eta egokitasun gramatikala bermatzeko neurriak. Aintzat hartuko da Nafarroako esamoldeak eta euskalki propioak erabiltzen diren ala ez.
d) Audientzia eta kontsumo datuak (0-3 puntu): aintzat hartuko da datuen analisia eta datu horiek lortzeko erabili den panelen sistema, analisitik eratorritako ondorioekin batera. Horrez gain, komunikazio proiektuaren xede taldeak segmentatzeko estrategia baloratuko da:
Ez da daturik jasotzen (2) | 0 puntu |
Audientzia eta kontsumo datuak jasotzen dira | 1 puntu |
Audientzia eta kontsumo datuak jasotzen dira eta komunikazio estrategiak egiten dira | 2 puntu |
Aurreko guztiaz gain, datuak epe luzera negozio estrategia orokorra egiteko erabiltzen dira. | 3 puntu |
(2) 7.8 oinarriaren arabera, online euskarri digitalek edo erabat digitalek halabeharrez bidali behar dituzte audientzia eta kontsumo datuak. | |
e) Gizarte eragina (0-4 puntu): komunikazio proiektuak zenbait alderditan duen gizarte eragina neurtuko da, hala nola euskararen normalizazioan, demokraziaren hobekuntzan, landa mundua biziberritzean, lurraldearen eta ekonomiaren garapenean edo lurralde identitatean; halaber, gizarte inguruneak komunikazio proiektuan zer inplikazio duen kontuan hartuko da.
10.5.2. Ibilbidea eta baliabideak (0-20 puntu):
f) Euskarazko edukia duten euskarriak dituen komunikazio proiektuaren ibilbidea edo urteak: aintzat hartuko dira komunikazio proiektuaren euskarri bakoitzaren urteak (0-2 puntu):
Euskarazko edukia duen komunikazio proiektuak edo euskarriak 10 urte baino gutxiago ditu | 1 puntu |
Euskarazko edukia duen komunikazio proiektuak edo euskarriak 10 urtetik gorako ibilbidea du | 2 puntu |
g) Euskarazko espazioan diharduten giza baliabideen kudeaketa (0-10 puntu):
–Euskarazko edukia garatzen duten giza baliabideak baloratuko dira (komunikazio proiektuko langileak, azpikontratatuak edo kolaboratzaileak) (0-5 puntu):
Kolaboratzaileak | 1 puntu |
Langile edo zerbitzu azpikontratatuak | 3 puntu |
Plantillako langile kontratudunak | 5 puntu |
–Euskarazko edukiak lantzen dituzten langile kontratatuen titulazioa baloratuko da (0-5 puntu):
Euskarazko C1 titulua edo baliokidea duen langile bakoitzeko | 1 puntu |
Komunikazioarekin lotutako titulua (erdi mailakoa edo diplomatura) duten langileak | 3 puntu |
Kazetaritza titulua edo baliokidea eta euskarazko C1 titulua edo baliokidea duten langileak | 5 puntu |
h) Komunikazio proiektuak Nafarroan dituen lantokietan dauden emakumeen ehunekoa (0-4 puntu):
%40-60 artean | 2 puntu |
%60 baino gehiago | 4 puntu |
i) Desgaitasuna duten pertsonen presentzia komunikazio proiektuak Nafarroan dituen lantokietan (0-4 puntu):
50 LANGILE BAINO GUTXIAGO DITUZTEN KOMUNIKAZIO PROIEKTUAK | |
Desgaitasuna duen langile bat gutxienez | 2 puntu |
Desgaitasuna duten langile bat baino gehiago | 4 puntu |
50 LANGILE BAINO GEHIAGO DITUZTEN KOMUNIKAZIO PROIEKTUAK | |
%2-3 artean | 2 puntu |
%3 baino gehiago | 4 puntu |
10.5.3. Egoera ekonomikoa (0-5 puntu): komunikazio proiektuaren finantzaketa azalduko da (zerbitzuen edo produktuen salmentatik lortutako diru-sarrerak, publizitatea, babesletzak, harpidetzak, ekarpen ekonomiko propioak eta dirulaguntzak).
Horrekin batera, proiektuaren gastuak ere zehaztuko dira (langileen nominak, funtzionamendu gastuak, gastu mekanikoak, banaketako edo hedapeneko gastuak, ekoizpen gastuak eta aholkularitza gastuak). Nafarroako saltokietan saldutako edo banatutako aleen kopuruari, harpidetzeei eta zabalkundeari buruzko zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da.
Egoera ekonomikoa gutxi xehatu da edo inkoherentziak daude komunikazio proiektuaren azalpen teknikoaren eta egoera ekonomikoaren artean | 1 puntu |
Egoera ekonomikoa gutxi xehatu da edo inkoherentziak daude komunikazio proiektuaren azalpen teknikoaren eta egoera ekonomikoaren artean | 3 puntu |
Egoera ekonomikoa koherentea eta xehatua da | 5 puntu |
10.5.4. Euskarak epe ertain eta luzera izanen duen presentziaren azalpena (0-5 puntu): aintzat hartuko dira euskarak epe ertainean eta luzean komunikazio proiektuaren barruan izanen duen posizioa eta hari buruzko ikuspegia, zenbait alderdi kontuan hartuta, hala nola langileentzako euskara prestakuntzako planak eta euskarak presentzia handiagoa izatea edukien eta euskarrien ekoizpenean.
Berdinketarik izanez gero, 10.5.1 apartatuan (Komunikazio irizpideak) puntu gehien lortu dituen proiektuaren alde ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, 10.5.2 apartatuan (Ibilbidea eta baliabideak) lortutako puntuazioak deseginen du.
Balorazio batzorde teknikoak originalak ez izatearen zantzuak dituzten edukiak edo beste hedabide batzuetako edukien oso antzekoak direnak baztertzen ahalko ditu.
11.–Laguntzak adjudikatzea.
Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak aztertuko dira, haien artean lehentasun hurrenkera bat ezartzeko, 10.4 oinarrian (A eta B modalitateak) eta 10.5 oinarrian (C modalitatea) ezarritako balorazio irizpideekin bat. Horrez gain, 10.1 oinarrian ezarri diren baldintza orokorrak bete beharko dira, bai eta modalitatearen arabera 10.2 oinarrian (A eta B modalitateak) eta 10.3 oinarrian (C modalitatea) ezarri diren gutxieneko berariazko baldintzak ere.
Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, baldintzak betetzen dituzten eta balorazio handiena eskuratzen duten eskaerei onartutako aurrekontuaren %75en parekoa den laguntza intentsitatea aplikatuko zaie, harik eta modalitate bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu kreditua agortu arte. Behin hautatutako eskabide bakoitzari dagokion zenbatekoa banatu ondoren, soberakinik baldin bada modalitate batean, modalitate horretako eskabideen artean banatuko da, lehentasun hurrenkerari jarraituz, onartutako aurrekontuaren %90era arte gehienez.
Bigarren banaketa horren ondoren krediturik baldin badago sobera, kreditu hori erabiltzen ahalko da beste modalitate batzuetako eskaerak diruz laguntzeko, baldin eta dirulaguntzarik eman ez bazaie, beren modalitatean kreditu nahikorik ez zegoelako. Puntuaziorik handiena lortu dutenei emanen zaie lehenik. A modalitateak izanen du lehentasuna. Banaketa horren ondoren krediturik gelditzen bada, C modalitatean banatuko da, eta horren ondoren krediturik gelditzen bada, B modalitatean banatuko da.
Eskaeren ebaluazioa egiteko, hedabide eskatzaileak aurkeztutako informazioa hartuko da kontuan, ez besterik. Edonola ere, organo kudeatzaileak zilegi izanen du argibideak eskatzea eskaeraren alderdiren baten gainean, baldin eta horrek ez badakar eskaera birformulatzea eta hobetzea.
Ez badago nahikoa krediturik eskatzaile batzuei dagokien laguntzaren zenbateko osoa emateko, eskatzaileek dirulaguntzari uko egin nahi izanez gero, 10 egun baliodun izanen dituzte berariaz uko egin diezaioten. Halakoetan, zenbatekoa hurrengo eskatzaileari emanen zaio, lehentasun hurrenkerari jarraikiz.
12.–Ebazpena.
Balorazio batzorde teknikoak prestatutako proposamena ikusita, Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du aurkeztutako eskaeren gainean, gehienez ere hiru hilabetean eman ere, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aitzina, bertan azalduz eskaera bakoitzari onartutako aurrekontua, lortutako puntuazioa eta guztira esleitutako dirulaguntza; dirulaguntza ukatuz gero, horretarako arrazoiak aipatuko ditu.
Ebazpenaren edukia Euskarabidearen webgunean argitaratuko da, baita Nafarroako Gobernuaren webguneko tramiteen katalogoan laguntza honi dagokion fitxan ere, 7.1 oinarrian adierazten den helbidean.
13.–Gastuen eta sarreren justifikazioan aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Erakunde onuradunek Justifikazio Erregistroan aurkeztu beharko dute dokumentazioa. Bi epe ezartzen dira gastuak eta diru-sarrerak justifikatzeko:
–Lehenengo justifikazioa: borondatezkoa da, eta dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko da justifikaziorako dokumentazioa. Lehen ordainketa horretan sartuko dira 2025eko urriaren 1etik 2026ko apirilaren 30era arte exekutatu diren gastuak, biak barne. Lehenengo justifikazioaren ondorengo ordainketa partzial hori dirulaguntzaren %50era artekoa izanen da gehienez.
–Bigarren justifikazioa: bigarren ordainketan sartuko dira 2026ko irailaren 30 bitarte exekutatu diren gastuak, eta dokumentazioa aurkezteko azken eguna urriaren 15a izanen da. Gastu diruz lagungarritzat hartuko da, bakar-bakarrik, 2026ko irailaren 30era arte egindakoa. Gastu horiek ordainduta egon behar dute 2026ko urriaren 15a baino lehen, hau da, justifikazioak aurkezteko epea agortu baino lehen.
Hala nahi duten entitateek gastuen justifikazio bakarra aurkez dezakete, bigarren epe horretako egunak kontuan harturik.
Bi justifikazioetan, lehenbizikoa borondatezkoa eta partziala, eta bigarrena azkena, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Diruz lagundutako aldian komunikazio proiektuarekin eta baliatu diren euskarriekin egindakoaren memoria xehatua. Horrez gain, eskaeran aurkeztu den II. eranskineko balantze aurreikuspenarekiko gorabehera guztiak adierazi beharko dira.
b) Justifikazio ekonomikoa: kalkulatzeko taula (VI. eranskina), gastuen, diru-sarreren eta dirulaguntzen justifikazioari dagozkion datuekin beteta, dirulaguntza eskatzeko aurkeztu ziren kontzeptu eta ehunekoen arabera (II. eranskineko balantze aurreikuspena). Kalkulatzeko taularen (VI. eranskina) azken erlaitza, balantzean, entitateko pertsona eskudunak sinatu behar du.
Justifikazio ekonomikoak aldaketa nabarmenak baditu emandako dirulaguntzaren aldean, memoria xehatuan (13.a) adierazi eta justifikatu beharko da. Balorazio batzorde teknikoak aldaketa hori onartzeko edo ukatzeko ahalmena izanen du.
c) Gastuak: gastuen zerrenda, gastuen egiaztagiriak eta horiek bankuan ordaintzearen egiaztagiria (BEZa kanpo), jatorrizkoak edo kopia sinpleak, laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuaren arabera. Fakturak eta ordainagiriak segidan jarri behar dira: lehenik, faktura eta, haren atzetik, dagokion bankuko ordainagiria, kalkulatzeko taulan (VI. eranskina) jarri den hurrenkerari jarraituz.
Gerta daiteke emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ez iristea, diruz lagundutako apartatuetan, onuradunaren gastuen %15era. Horrelakoetan, gastuak justifikatu beharko dira kontabilitateko egoera orri orokorrak aurkeztuta, zeinetan arestian aipatutako gastuak ageri baitira.
Erdarazko euskarriak dituzten komunikazio proiektuek adieraziko dute zer gastu egozten zaizkion euskararen erabilerari. Komunikazio proiektu guztiek adierazi beharko dute zer gastu egozten dizkieten komunikazio euskarriek Nafarroan dituzten kontsumitzaileei.
Oro har, egindako gastutzat hartuko da urriaren 15ean justifikazio epea agortu aurretik ordaindutakoa. Ez da beharrezkoa izanen finantza eta zerga gastuak eta Gizarte Segurantzako gastuak egun horretarako ordainduak izatea, baldin eta ezinezkoa bada horiek lehenago ordaintzea borondatezko likidazio aldia hasi ez delako.
Hala ere, justifikazioa horrela egiten denean, Euskarabideak eska ditzake aurkeztutako kontabilitateko egoera orrian ageri diren faktura espezifiko batzuk, egiaztatzeko, laginen bidez, dirulaguntza egokia dela eta haren helburua bete dela.
Langileak kontratatzeko gastuak nominekin eta Gizarte Segurantzaren kotizazio agiriekin justifikatuko dira, eta zuzenbidean onargarria den edozein bitarteko baliatuz egindako langile ordainketak ere bai.
Kolaborazio lanak egiten dituzten pertsona edo entitateei egindako ordainketak justifikatzeko, indarrean dagoen legeriaren arabera betetako fakturak aurkeztu beharko dira.
Diru-sarrerak: diru-sarreren zerrenda, jatorrizkoak edo kopia sinpleak, bat etorrita laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuarekin. Zerrendatzen diren diru-sarrerak eta dirulaguntzak hurrenez hurren zenbakituak egonen dira, eta frogagiriek hurrenkera horri segituko diote (VI. eranskina).
Erdarazko euskarriak dituzten komunikazio proiektuek adieraziko dute zer diru-sarrera egozten zaizkion euskararen erabilerari. Komunikazio proiektu guztiek adierazi beharko dute zer diru-sarrera egozten dizkieten komunikazio euskarriek Nafarroan dituzten kontsumitzaileei.
e) Dirulaguntzak: jasotako dirulaguntzak justifikatzeko dokumentazioa, bat etorrita laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuarekin. Inola ere ez da zenbatu behar Euskarabidetik jasotzea aurreikusten den dirulaguntza (VI. eranskina).
f) Deialdi honen indarraldian, proiektu bererako beste dirulaguntza bat ematen bazaio, eskatzaileak deialdiaren organo kudeatzaileari jakinarazi beharko dio. Horren harian, dirulaguntza gutxitu eginen da baldin eta haren zenbatekoa, bakarrik edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek emandakoekin batera, diruz lagundutako jardueraren kostu osoa baino handiagoa bada.
Euskarabideak beretzat gordeko du entitate interesdunei gastuen, diru-sarreren edo dirulaguntzen jatorrizkoak eskatzeko eskubidea, alderatzeko eta haien egiazkotasuna egiaztatzeko; hala ez bada, behar diren legezko ekintzak abiarazten ahal ditu.
g) Paperezko euskarria duten komunikazio proiektuek diruz lagundutako aldian argitaraturiko zenbakien lagina aurkeztuko dute. Zenbaki horiek paperean edo euskarri informatikoan aurkezten ahal dira. Ez da beharrezkoa izanen argitaratu ahalean Euskarabideari bidali bazaizkio. 15. oinarrian arautzen diren dirulaguntzen publizitatea jasota utziko da.
Laguntza justifikatzeko dokumentazioa osoa ez bada edo akastuna bada, onuradunari eskatuko zaio zuzen dezala 10 egun balioduneko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Deialdiaren dirulaguntzaren xedea betetzat joko da proposatutako komunikazio jarduera osoa gauzatu dela egiaztatzen denean.
14.–Dirulaguntza ordaintzea.
Organo kudeatzaileak 13. oinarrian eskatzen den dokumentazioa aztertu ondoren ordainduko da laguntzen zenbatekoa.
Dirulaguntza bi zatitan ordaintzen ahalko da. Lehenengo ordainketa partziala, borondatezkoa, %50era artekoa izanen da, 2025eko urriaren 1etik 2026ko apirilaren 30era arte (biak barne) exekutatutako gastuen lehenengo justifikazioaren arabera. Gainera, gardentasun betebeharrak justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko da, 16. oinarrian araututakoari jarraikiz.
Bigarren ordainketak likidazio izaera izanen du, eta egindako justifikazio ekonomiko osoa kontuan hartuko da. Aintzat hartuko da dirulaguntza ematea eragin zuen onartutako aurrekontua, eta horri beharrezko doikuntzak eginen zaizkio, zenbatekoa aurkeztu den justifikazioaren arabera proportzionalki gutxituz. Gutxitze doikuntza hori urtea agortu baino lehen eginen da.
15.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Entitate edo pertsona onuradunek behar bezalako publizitatea emanen diote hartutako dirulaguntzari, dirulaguntzaren onespenaren hasieratik eman ere. Aipamen hori eginen da bat etorriz Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen otsailaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuaren jarraibideekin (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala), kasu bakoitzean aurreikusitako elementuen arabera, eta jarduera hedatzen den denbora guztian mantenduko da.
Horrez gain, publizitate eta zabalkundeetan, bai eta diruz lagundutako proiektuari buruzko agiri guztietan ere, Nafarroako Gobernuaren parte hartzearen eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren dirulaguntzaren berri emanen da. Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera egiten diren publizitate eta zabalkunde jardueretan soilik eskatzen ahalko da betebehar hori.
16.–Gardentasun betebeharrak.
16.1. Gardentasunari, informazio publikoari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.
Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontu ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:
a) Aurreko urteko negozio zifra.
b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onetsitako negozio zifra.
16.2. Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:
a) Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren erakundeen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.
d) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.
e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.
16.3. Entitate onuradunaren legezko ordezkariaren sinadurarekin aurkeztuko da informazio hori, deialdiaren tramiteen fitxaren orriaren bidez:
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/idatzizko-hedabideetan-irratian-eta-online-hedabideetan-euskara-erabiltzeko-eta-hedabideetan-kultura-digitalaren-eta-berrikuntzaren-proiektuak-garatzeko-laguntzak.
16.4. Entitateak ez badu gardentasun betebeharra konplitu beharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.
16.5. Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak adierazi beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.
16.6. Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraituta.
16.7. Aurrekoa galarazi gabe, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, hark bete ahal ditzan Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan ezarritako gardentasun betebeharrak.
16.8. Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasun printzipioa hartuko dira kontuan.
17.–Jardueren kontrola.
Euskarabideak egokiak iruditzen zaizkion kontrol eta egiaztapen guztiak egiten ahalko ditu laguntzak hartzeko ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. Eginbeharrak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.
Kasua bada, onuradunak jakinarazi beharko dio laguntza ematen duen organoari xede bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu edo jaso dituela, izan beste autonomia erkidego bateko administrazio publiko batenak nahiz erakunde edo entitate publiko edo pribatu batenak.
Laguntza eskatzen duten komunikazio proiektuek eskaeran ageri diren epeak bete beharko dituzte. Epe horiek bete ezean, Euskarabideak, behar den ikuskapena egin ondoan, emandako laguntza berrikusiko du, eta horren arabera dagokion zenbatekoa gutxitu edo osorik deuseztatuko du, hala behar badu.
Komunikazio proiektu onuradunek genero berdintasunaren printzipioak errespetatu beharko dituzte, bai beren funtzionamenduan, bai zabaltzen dituzten edukietan.
18.–Oinarriak ez betetzea, itzulketak eta arau hausteak.
Ez-betetze arintzat joko dira irregulartasun formalei dagozkienak; halakoetan, dirua partez itzuli beharra egonen da, edo ordainketa partzialik ez egitea, ez-betetzearen muntaren arabera. Ez-betetze astuntzat joko dira, berriz, funtsezko kontuei dagozkienak; halakoetan, arau orokor gisa, dirua osorik itzuli beharko da, edo ez da deus ere ordainduko. Batean nahiz bestean berandutze interesak eskatzen ahalko dira, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako kasuetan. Balorazio batzordeak mailakatzea egiteko komenigarriak iruditzen zaizkion irizpideak ezartzen ahalko ditu.
Arau hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.
19.–Dirulaguntzen araubide orokorra eta errekurtsoak.
Modalitate hau oinarri hauek gobernatuko dute, baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoak ere, horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra.
Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
Era berean, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Aurkeztu beharreko dokumentazio guztia tramiteen katalogoaren fitxan duzu:
II. eranskina.–Gastuen, diru-sarreren eta dirulaguntzen aurreikuspena. Balantzearen aurreikuspena (XLS).
III. eranskina.–A eta B modalitateetarako komunikazio proiektuaren memoria xehatua (docx).
IV. eranskina.–C modalitaterako komunikazio proiektuaren memoria xehatua (docx).
V. eranskina.–Negozio planaren eskema (docx).
VI. eranskina.–Justifikazio ekonomikoa; gastuen, diru-sarreren, dirulaguntzen eta balantzearen taula (XLS).
Iragarkiaren kodea: F2605060
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
