6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
BARDEAKO UBIDEKO UREZTATZAILEEN KOMUNITATE OROKORRA
Batzar nagusi arrunta
Dei egiten zaie batzar nagusi arruntera oinarriko komunitateen ordezkariei eta ureztatzaileak ez diren gainerako erabiltzaileei, 2026ko maiatzaren 27an, hamaiketan lehen deialdian, eta egun bereko hamabietan bigarren deialdian. Batzarra eginen da Fundación Aquagraria fundazioaren eraikineko bilera-aretoan (Ciudad del Agua, komunitate orokor honen egoitza den eraikinaren atzean), helbide honetan: Manuel Lorenzo Pardo kalea z.g., Ejea de los Caballeros (Zaragoza). Honako gai-zerrenda hau aztertuko da:
Gai-zerrenda:
1.–Irakurtzea 2025eko maiatzaren 28ko saioko aktak, eta, egoki bada, onestea.
2.–2025eko ekitaldiko urteko kontuak aztertzea eta, egoki bada, onestea. Gobernu Batzordeak aurkeztuko ditu.
3.–2026ko ekitaldirako kalkulatutako diru-sarreren eta gastuen aurrekontua aztertzea eta, egoki bada, onestea. Gobernu Batzordeak aurkeztuko du.
4.–2025eko ekitaldiko memoria orokorra aztertzea eta, egoki bada, onestea. Gobernu Batzordeak aurkeztuko du.
5.–Komunitateko burua hautatzea.
6.–Gobernu Batzordeko eta Batzar Orokorreko kideak berrestea.
7.–Galde-eskeak.
Lehen deialdian ez bada biltzen erregelamenduz ezarritako gehiengoa, erabakiak bigarren deialdian hartuko dira, komunitatearen ordenantzen 50. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Ejea de los Caballerosen, 2026ko apirilaren 13an.–Komunitateko burua, Jose Maria Vinue Lasierra.
Iragarkiaren kodea: P2605494