84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

TRIGO LIMPIO ERALDAKETARAKO NEKAZARITZA-SOZIETATEA

Desegitea eta iraungitzea

Aditzera ematen da ezen "Likidazioko Trigo Limpio 675 NA eraldaketarako nekazaritza-sozietateko" (IFZa: F-31787419) kideek, 2026ko martxoaren 10ean egin batzar orokor berezian, aho batez honako hauek erabaki zituztela, batzarrean berean, sozietateak ez hartzekodunik ez zordunik ez zuenez gero: desegitea, likidazioaren azken balantzea onestea, eta entitatea azkentzea. Hala bada, likidatzaile izendatu ziren Juan Martín Elizondo Maisterra, Gabriel Errandonea Goikoetxea eta María Teresa Gutiérrez Cuenca. Hori guztia, bat etorriz 1776/1981 Errege Dekretuaren 14. artikuluan xedaturikoarekin (1776/1981 Errege Dekretua, abuztuaren 3koa, Eraldaketarako Nekazaritza-sozietateen Estatutua onesten duena).

Ariben (Nafarroa), 2026ko martxoaren 10ean.–Juan Martín Elizondo Maisterra, Gabriel Errandonea Goikoetxea eta María Teresa Gutiérrez Cuenca, Likidazio Batzordea.

Iragarkiaren kodea: P2605539