84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen 51 plaza barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez betetzeko deialdiaren proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzen aurka.

Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen 51 plaza barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez betetzeko deialdian, zeina onetsi baitzen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1923/2025 Ebazpenaren bidez, gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte ***125**, ***470**, ***972**, ***374**, ***456**, ***899**, ***808**, ***997**, ***908**, ***825**, ***932** eta ***051** NAN zenbakiak dituzten pertsonek, proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzen aurka.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2026ko martxoaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2604903