2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
Eskudantziak eskuordetzea, Donejakue bidearen zati batzuk egokitzeko eta horien irisgarritasuna hobetzeko obrei dagokienez
Utergako Udalak, 2026ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki du alkateari behar diren eskudantziak eskuordetzea honako obra-kontratu hau adjudikatzearen eta gauzatzearen gaineko edozein erabaki har dezan: "Donejakue bidearen Utergako zati batzuk egokitzeko eta horien irisgarritasuna hobetzeko obrak".
Eskuordetze horren helburua da administrazio-izapideak arintzea, horrela bermatzeko efizientzia eta eraginkortasuna, aurreikusitako obrak egitean, betiere jarraikiz indarrean dagoen araudiari, eta bermatuz prozesu guztien gardentasuna eta legezkotasuna.
Utergan, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L2605023