84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Borondatezko birpartzelazio proiektua, UE-8 unitatean. Behin betiko onespena

Alkatearen 2026ko martxoaren 26ko 2026-0027 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da borondatezko birpartzelazio proiektu bat UE-8 exekuzio-unitatean. Proiektua Gabriel Izpura Liberal eta Juana María Rubio Aguinaga sustatzaileek formulatu dute, eta Miguel Zabalza Zamarbide arkitektoak idatzi du 2026ko urtarrilean.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Untzuen, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2604911