84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 102. lurzatian. Hasierako onespena

Alkateak, 2026ko martxoaren 31ko ebazpen baten bidez, honako hau

EBAZTEN DU:

1. Hasiera batez onestea 1. poligonoko 102. lurzatiaren xehetasun-azterketaren dokumentua, zeina Udalak sustatu baitu, aipatu lurzatian inguruarekiko eraikuntza-antolamendua hobetzeko, hauek eginez: lurzatiaren katastro-mugak erregularizatu, egungo benetako azalera eraikia erregularizatu eta eraikuntzaren lerrokadura berriak, gehieneko altuerak eta bolumenen antolamendua ezarri.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan paratzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Jaitzen, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2605002