2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Aldaketa, 2026ko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena
Azkoiengo Udalak, 2026ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Azkoiengo Udalaren 2026ko aurrekontu orokorra betearazteko 12. oinarrian.
Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta 15 egun baliodunez egonen da jendaurrean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek aurkez ditzaten, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak. Hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.
Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu.
Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan.
Epe hori igarotzen bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoa bilakatuko da 2026ko aurrekontua betearazteko 12. oinarriaren aldaketa. Horri buruzko espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, azter dezaten.
Azkoienen, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2604952