2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, 2026ean unean uneko sentsibilizazio jarduketak gauzatze aldera. Deialdiaren laburpena
DDBN kodea: 896755.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/896755).
Lehena.–Onuradunak.
Dirulaguntza ematea zertan oinarritzen den eta egoera horretan dauden pertsonak edo entitateak izan daitezke onuradun, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta apartatu honetan hala egin dela adierazten bada.
–Berariazko betekizunak:
Bere izaera juridikoarekin eta legearekin bat eratutako pertsona juridikoa izatea, irabazi-asmorik gabekoak izatea eta lehen edo bigarren mailako jarduketa-eremua garapenaren aldeko lankidetza izatea.
–Presentzia Iruñean:
Iruñean edukitzea egoitza edo ordezkaritza iraunkorra, edo egiaztatzea azken urtean Iruñean gutxienez jarduera bat egin izana entitate eskatzailearen gidaritzapean. Jarduerak oinarritu behar dira Hegoaldeko herrialdeen egoeraren inguruko elkartasunaren eta sentsibilizazioaren sustapenean.
Entitatearen helburu sozialak beteko direla bermatuko duen egitura bat izatea.
Deialdi honetan edo Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako Udal Programaren besteren batean aurretik dirulaguntzarik jaso bada, egunean izan behar dituzte dirulaguntza horiek jasotzeak berekin dakartzan betebeharrak. Horrela izan ezean, espresuki Deialditik kanpo geratuko dira.
Bigarrena.–Xedea.
Sustatzea sentsibilizaziorako edo prestakuntzarako ezohiko ekintza puntualak eta zehatzak, Nazioarteko Lankidetzaren arloan Iruñeko Udala egiten ari den lanaren 30. urteurrenaren karietara.
Proposatutako jarduerak zuzentzen ahal zaizkie herritarrei, oro har, edo talde espezifikoei, eta honako hauek ingurukoak izan behar dute: hegoaldeko herrialdeen egoerarekin lotutako alderdiak, horiek eragiten dituzten arrazoiak eta komunitate horiek egoera hori gainditzeko egiten ari diren ahaleginak. Ekintza horien bidez Iruñeko herritarren konpromiso solidarioan oinarritutako jarrerak bultzatu nahi dira, harremanak bidezkoagoak eta berdinagoak izan daitezen lortzeko. Orobat, proposatutako jarduerak ezin dira izan entitate eskatzailearen eguneroko lanaren parte.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, 2026ean unean uneko sentsibilizazio jarduketak gauzatze aldera. https://www.pamplona.es/eu.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
10.000 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2026eko irailaren 26an amaituko da.
Deialdi hau argitaratu baino lehenago egindako jardueren kasuan (urtarrilaren 1etik oinarri hauen argitalpenera bitarte), eskaerak aurkezteko epea, gehienez ere, hilabetekoa izanen da, behin oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.
Aipatutako epetik at aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.
Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia.
Entitate bakoitzak eskaera bakarra aurkezten ahalko du. Telematikoki aurkeztu behar dira Iruñeko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez, honako web-helbide honetan:
https://sedeelectronica.pamplona.es/
Aurkezpen telematikoak barne hartzen ditu deialdi honen G eta T apartatuetan aipatutako eranskinak.
Zazpigarrena.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak egiteko epea.
2026ko urtarrilaren 1ean hasiko da, eta 2026ko abenduaren 31n amaituko.
Gastuak ordaindu beharko dira justifikazio-aldia amaitu baino lehen.
Zortzigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.
Justifikazio-epea hilabete batekoa izanen da, proiektua amaitu eta hortik aitzina. Deialdi hau argitaratu aurretik amaitutako jarduketen kasuan, dirulaguntza jaso eta hilabetera aurkeztu beharko da justifikazioa, salbuespenezko inguruabarrak direla-eta erakunde eskatzaileak justifikatutako luzapena eskatzen duenean izan ezik. Luzapen hori GNLUPek eman beharko du.
Bederatzigarrena.–Ordaintzeko era.
Dirulaguntzaren %100 aldez aurretik ordainduko da, ordainketa bakar batean.
Iruñean, 2026ko apirilaren 1ean.–Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria.
Iragarkiaren kodea: L2605569