84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal etxebizitzak kudeatzeko zerbitzua udalekotzea. Informazio publikoa

Udalbatzak, 2026ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran eta erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Onestea udal etxebizitzak kudeatzeko zerbitzua udalekotzea.

2. Hasiera batez onestea Gizarte-inklusioa sustatzeko udal etxebizitza arautzen duen ordenantza.

3. Espedientea jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta alegaziorik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Joseba Asirón Saez.

Iragarkiaren kodea: L2605026