84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1290/2026 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 412/2026 Ebazpena, onesten duena deialdi bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain-agenteen hogeita hamalau plaza oposizio bidez betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 412/2026 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain-agenteen hogeita hamalau plaza oposizio bidez betetzeko.

Ikusirik akats bat dagoela deialdiaren 6.4.3 oinarrian, hirugarren probari buruzkoan, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zuzentzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 412/2026 Ebazpenaren 6.4.3 oinarrian, hirugarren probari buruzkoan, atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain-agenteen hogeita hamalau plaza oposizio bidez betetzeko. Beraz:

Honako hau dioen tokian:

"Hirugarren proba egitera, aurreko bi probak gainditzen dituztenen artetik guztizko puntuazio onenak dituzten txanda irekiko 70 izangaiak baino ez dira onartuko. Guztizko puntuazio hori ateratzeko, lehenbiziko eta bigarren proban lortutako kalifikazioak batuko dira. 130. postuan puntuazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, guztiak onartuko dira probara. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik kanporatuta geldituko dira".

Honela behar du:

"Hirugarren proba egitera, aurreko bi probak gainditzen dituztenen artetik guztizko puntuazio onenak dituzten txanda irekiko 70 izangaiak baino ez dira onartuko. Guztizko puntuazio hori ateratzeko, lehenbiziko eta bigarren proban lortutako kalifikazioak batuko dira. 70. postuan puntuazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, guztiak onartuko dira probara. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik kanporatuta geldituko dira".

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, kalifikazio epaimahaiaren idazkariari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari, Barne Zuzendaritza Nagusiari, Foruzaingoko buruari eta izendatutako epaimahaikideei.

Iruñean, 2026ko apirilaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2605854