2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Finken normalizazioa UR5 unitateko 1. eremuan (1. poligonoko 812., 813. eta 815. lurzatiak). Behin betiko onespena
Alkatearen 2026ko martxoaren 31ko 94. Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen Leringo Udal Planeko UR5 unitateko 1. eremuko finken normalizazioa (1. poligonoko 812., 813. eta 815. lurzatiak), Montajes NO&DI SLk sustatua, zeina hasiera batez onetsi baitzen alkatearen 2026ko otsailaren 4ko 32. Ebazpenaren bidez eta jendaurrean jarri baitzen, 2026ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, otsailaren 26an, baita egun bereko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan ere. Aurrez, entzunaldia eman zen eta interesdunak banan-banan zitatu ziren, eta ez zen alegaziorik aurkeztu.
Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lerinen, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2604984