2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Hiri-jarduketarako plan berezia Tudela kaleko 16 zenbakian. Hasierako onespena
Alkateak 2026ko apirilaren 8an emandako 159/2026 Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zitzaion hiri-jarduketarako plan berezi bati, Azagrako Tudela kaleko 16. zenbakiko etxebizitzako hirigintza-determinazioak aldatzeko. Gaspar Ezquerro Ezquerrok sustatu du plana, eta Cristina Sánchez Merino arkitektoak idatzi.
Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan.
Azagran, 2026ko apirilaren 8an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2605349